Recherche general
Nouvelle recherche Interviewé: "Paia, Fredi" Nom de la personne: Arzallus, AmetsAffiner recherche
Données: 3295
2022-05-22 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Uztapide kontu-kontari hasten zenean mahaia isildu egiten zen. Berak luze jarduten zuen. Gaur nork dauka kontaketa luzeak entzuteko pazientzia? Telebistako albisteek ere minututik gora aspertu egiten gaituzte. Gaur inork ez du gogorik inoren jardunik entzuteko. Hiztun onak entzule ona behar du eta entzulerik gabe geratu den mundu hau, hiztunik gabe geratzen ari da. Sebastian aitona eta Amets biloba zarete. Elkarrekin bizi zarete Endoiako baserrian. Gaur Amets eskolatik etorri eta zuzenean mugikorra hartzera joan da kuartora. Sebastian aitonak “Alto!” esan dio ukuiluko sarreran. “Nora hoa?
Ez al didak ezer kontatu behar? Txakurrak ere horrela sartzen dituk!”
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Oñatin COVID intzidentzia tasa oso goran dago. Alaia botikaria zara eta orain zure lana asko hazi da. Hemen dituzu bi bezero, galdera eta enkargu pila batekin. Puntutan lauko txikian Andonik eta Ametsek galdetu, eta Alaiak erantzun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Joanes Illarregi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Amets biloba eta Joanes aitita zarete. Zu Amets ohartuta zaude, kartetan ari zaretenean, Joanes aititak tranpak egiten dituela, zuri irabazi ahal izateko. Orain ere hala ari da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Elkarri puntuak emanda:
Puntua: Zure laranja erdia / ote da bertsoa?
Puntua: Ta hemen ze bertsozale? / Esazu egia
Puntua: Bertsolari ez bazina / ze nahiko zenuke?
Puntua: Zortzi urtetan konpondu / al leike herria?
Puntua: Bota azken bertsoa / eskuak aurrean.
Puntua: Pandemiaz aparte / zer moduz bizitza?
Puntua: Hurbiltzen ari zera / berrogei urtera
Puntua: Ze gauza ederra zen / gazte izatea!
Puntua: Nola ibili zera / aurten Gabonetan?
Puntua: Ta sukaldean ondo / moldatzen al zara?
Puntua: Ta ze amets daukazu / urte berrirako?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zazpikoa, txikiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Joanes Illarregi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: 55 urte dituzue. Herrian beti izan zarete oso aktiboak, eta ekimen gehienen antolakuntzan parte hartu duzue. Azkenaldian lekuz kanpo sentitzen hasiak zarete. Amets, pauso bat atzera ematea erabaki duzu. Joanesek jarraitu nahi du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Arotzak edo zurginak zarete. Aitor, ohartu zara Amets azken hilabeteetan ezkutuan kutxa bat egiten ari dela. Zertan dabilen galdetzea erabaki duzu, eta esan dizu bere hilkutxa egiten ari dela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Gai orokorra: Politikariak
Puntua: Beti ibiltzen dira / elkarri oihuka
Puntua: Herriak jasotzen du / bozkatu duena
Puntua: Izan nahi al zenuke / nozbait agintari?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikote gazte bat zarete, guraso izan berriak. Zuen ume txikiarekin ezinean zabiltzate: ez dizue bularra nahi bezala hartzen, lo ere maiz baina gutxi egiten dizue, eta aldiro negar batean dabilkizue; ez dakizue umea nola lokartu eta nola isilik mantendu. Ea honek laguntzen dizuen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Amets, hamasei urteko txirrindularia zaitugu. Askoren ahotan, etorkizunean zure izena urrezko orrialdeetan ikus daiteke. Gogor ari zara entrenatzen; ilusio eta motibazio handiak dituzu jarrita egiten ari zaren horretan. Gaur, ordea, Lance Amstrong-en elkarrizketa irakurtzen ari zarela, zer pentsa jarri zara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-05 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alazne Untxalo
[Verse improvisé]Exercice: Seinaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Unai Iturriagak urteak betetzen dituela eta, zuetariko bakoitzak landare bat oparitu nahi diozue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Amets, duela dozena bat urte, Hitzetik Hortzeran lanean ari nintzenean, emakume bertsolarien inguruko programa monografiko bat egin genuen. Dozena bat emakume elkarrizketatu nituen eta tartean hiru gizonezko. Gure adin kide samarra den bertsolari batek hala esan zidan momentu batean: “Nik ez dakit asteburuero karteleko gizon bakarra izango banintz nola eramango nukeen. Ez dakit nola biziko nukeen egoera…” Amets, gaur zuri egokitu zaizu gisa horretako egoera bat. Zer gertatzen da proportzioak aldatzen direnean? Desberdin ikusten dira gauzak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Dena jakin behar izaten duen izeba marmartia, kotilla, zara Maialen. Haritz oraintxe parrandan hasi berria den familiako gaztetxoa. Eta aitona sinpatikoa Amets. Sanpedrotako urteko bazkaria da, eta Haritz neskaren bati gerritik helduta, belarria berotuz… ibili dela jakin dute etxean. Baina, ez dakite nahi beste. Galdezka hasi dira bazkarian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Apiril erdian Berrian Andonik honela idatzi du: “Gile gara gu ere, kulturgile. Baina ez gaituzte esentzialtzat jotzen. Pandemia honek begi-bistan ipini du kontraesana: denek kulturgileen lanetik jotzen dute itxialdia goxatzeko. Eta, aldi berean, txakurraren ipurdia gara, bai lanera itzul gaitezen aurreikuspenetan eta bai laguntza-poltsen lehentasunak ipintzeko garaian ere. Guk entretenimendu hutsetik haragoko zerbait bagarela sinesten dugu, herri baten bizkarrezurra eraikitzeko garaian kultura ezinbestekoa dela. Nahi dugulako gara sortzaile eta kulturgile."
Zu ere, Amets, kulturgilea zara. Nola bizi izan duzu azken bolada, kulturgintza ikuspegitik eta soldata aldetik?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-04 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Euskal Hezkuntza Sistemak, euskarak eta euskaldunok beste kolpe bat jaso dugu gaur. Mendigorriko
gurasoek haurren ikasturtea D ereduan hasteko eskaera egin zuten eta Nafarroako Auzitegi Gorenak
ezezkoa eman du.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-12-30 Durango Jaialdia 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Bizkarra
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ametsek ez du bikoterik eta txakur bat erosi du, Aitor Bizkarra. Ametsi zaila egiten zaio txakurra gobernatzea; beste jende guztiarekin maitekiro portatzen da, ordea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-06 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda puntutan
Sujet proposé:
Gai bati buruzko lehen puntua emanda.
Gaia: Etxea
Puntua: Etxea ez da soilik / zerbait materiala.
Puntua: Non sentitzen zara zu / etxetik hurbilen?
Puntua: Etxea aldatzen al da / sekula ba lekuz?
Puntua: Ba al dago lekurik / guztiz zeure dena?
Puntua: Gu gabe gure etxeak / iraungo al du zutik?
Puntua: Badoan pertsonak zer / uzten du atzean?
Puntua: Nonbaiten ba al gara / ezinbestekoak?
Puntua: Eduki daiteke etxe / bat baino gehiago?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa