Recherche general
Nouvelle recherche Entité: "Euskal Herriko Bertsolari Elkartea" Nom de la personne: Egaña, AndoniAffiner recherche
Données: 5563
2011-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira, Julio Soto, Julen Zelaieta
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Julio, pisukide baten bila zabiltza, gastuak elkarbanatzeko edo. Lau hautagai dituzu zure pisura etorri nahi dutenak, atzeko lau hauek. Denak batera zure etxean bisitan dituzun honetan, zer itxura hartzen diozu bakoitzari? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-14 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Bakarkako gai bat jarriko diot, baina froga bat ere bai. Nik behintzat askotan pentsatu izan dut bakarkako gai bat jarri bertsolari bati, eta minutu batean zer gaitasun izan dezakeen honelako pertsona batek istorio bat asmatzeko, arrazoiak pentsatzeko, eta zer egingo ote lukeen bost edo hamar minutu izango balitu horretarako. Bada horixe egingo dugu. Nik gaia jarriko diot Andoniri, eta ez diot eskatuko orain erantzuteko; bost edo hamar minuturen buruan erantzun beharko du. Hauxe da gaia: Gaur arratsaldean ekaitzak jo du, eta euri zaparrada ikaragarria bota du. Andoni, plastikozko poltsa bat hartu eta karakola bila atera da ilunabarrean; eta karakola onenak, handienak, kanposantuko hormetan egoten direla eta, hara joan da. Nahiko beldur, nahiko kezka badu, baina hara joan da. Eta han dabilela, kanposantu barruan, telefono dei bat entzun du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xabi Euskal Herrian dabil. Etorri zen Ingalaterratik eta hilabete badarama Euskal Herrian; eta txundituta dago Euskal Herriaz, euskaldunak ikusita, euskaldunak ezagututa. Eta udazkenean, Birmingham-era itzultzen denean, hango unibertsitatera euskaldun-euskaldun bat eraman nahi du, frogak egiteko. Nor topatuko-eta Iker iruditu zaio euskaldun-euskaldun prototipoa, Birmingham-era eramateko. Ez dakit konbentzituko duen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri berezikoak Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Madrilera egin duzu opor bidaia kuadrilan. Hango kaleen bizitasunaz liluratuta besteengandik bereizi eta galdu egin zara. Audientzi Nazionalaren aurrean gertatu zara oharkabean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri berezikoak Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Gau eskola bateko irakaslea zara. Aurrean dituzu dozena bat pertsona neka-neka eginda eta hala ere gogotsu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi apaiz zarete. Zuk, Andoni, uste duzu apaizok ere ezkontzeko eskubidea izan beharko zenuketela. Aitorrek, ordea, hori ez du begi onez ikusten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
1. puntua: Gogoan al daukazu / lehenengo muxua?
2. puntua: Ahaztuta al duzu / lehen kalabaza?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Bi neska zarete. Barraketara joan zarete zuen mutil lagunekin. Mutilak han hasi dira indarrak neurtzeko tramankulu bati ukabilkada lehian. Zuek begira zaudete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Unai, Maritxu zara. Aitak iturrira bidali zaitu han freskatzen utzitako ardo txuriaren bila. Hara iritsi eta Andoni, Bartolo, aurkitu du mozkor-mozkor eginda. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Sujet proposé: Hitza: Aulkia Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lankideak zarete. Larunbat gauean taberna batean egin zenuten topo. Hizketan hasi eta ohean bukatu zenuten. Astelehena iritsi da eta kafe makinaren aurrean zaudete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Aspaldiko partez bi begiak busti zaizkizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Beñat Gaztelumendi, hogeita bost urte dituzu. Andoni Egaña, zuk bietan bete dituzu hogeita bost urte; hau da, berrogeita hamar urte dituzu. Imanol Lazkanok, berriz, hirurogeita hamabost urte ditu. Berrogeita hamar urteko soka da zuena. Zuetako bakoitzak bertsolaritzaren garai batzuk ezagutu ditu. Garai horretako bertso saioak, garai horretako bertsolari bizimodua, bertsolari belaunaldiak; miresten dituzue elkarren belaunaldiak ere, beste bertsolaritza garai hauek. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek biok irakasleak zarete, maisuak. Kezkatuta bukatu zenuten aurreko astean, orain lau egun. Klasera joan eta umeei esan zenieten: "Bihar ez gara etorriko lanera. Bihar greba eguna da"; eta ume guztiek "Iuju! Bihar jai!".
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-05-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Hartu edredoia, tapatu, eta kontatu zer gertatzen den hor azpian.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-22 Orio Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Loretxu tabernan egiten zituen otorduak Manuelek, eta ordu asko ematen zituen han. Hiru hauek ere hara joan dira hamaiketakoa egitera, bukatu dute, baina inork ez du eskua patrikan sartzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Andonik badu seme bat Aneren adin jirakoa, gutxi gorabehera. Nonbait, Anek eta berak, azken bi-hiru hilabeteetan, elkar ezagutu dute eta gauza ondo doa, gustura daude. Aurkezpenak ere iritsi dira, Egaña jaunaren etxera afaltzera. Afaldu, semea komunera joan da, biok bakarrik gelditu zarete, eta Andonik gauzak argi utzi nahi dizkio Aneri.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Gaur uztailak 7 da Lesakan, eta zu Andoni gaupasaz zaude, mozkorra, aho zabalik, prozesioan datorren Xabier San Fermin santuari begira.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuk ondo ezagutzen zenuen gure Manuel, errimazale fina, errima berezien zalea. Zerekin errimatzen zuen Lasartek?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-14 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek biok gurasoak zarete; aitak, zehazki, eta bada esaldi bat, irakurri nuenean buruan bueltaka ibili nuena; ironia puntu batekin idatzia da, dudarik gabe. Esaldi hori irakurriko dizuet, eta hori izango da gaia. Hortik aurrera zuei utziko dizuet hitza. Esaldiak honela dio: "Nik hamalau urte neuzkanean, nire aitak ez ninduen ulertzen; nire aita ezjakin bat zen eta nire aita ez nuen aguantatzen; hogeita lau urte bete nituenean, harrituta geratu nintzen, azken hamar urte horietan gure aitak zenbat ikasi zuen". Zuek 14-24 bitarteko seme-alabak badituzue, eta gustura jakingo nuke zein den zuen egoera, nola pentsatzen duzuen, esaldi horrek zer ekartzen dizuen burura.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa