Recherche general
Nouvelle recherche Conducteur/trice: "Landart, Daniel" Place: AndoainAffiner recherche
Données: 329
2002-10-26 Andoain Hitzaldia 18:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Penelopek gaur zazpi bezero ukan ditu. Zazpigarrenaren hazia oraindik azalean duela zortzigarrenak jo du atea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-10-26 Andoain Hitzaldia 18:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Peña, haur saharar bat zara, Layla. Urtebete pasa duzu Euskal Herrian, ebakuntza bat egitera etorrita. Sebastian, haur saharar horrek Euskal Herrian izan duen amaordekoa izan zara urtebete hortan. Iritsi da Laylak Saharara bueltatu behar duen eguna. Elkar agurtu beharko duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñaki Zelaia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hemen dauzkagu Andoaingo alkatea, Irazu, eta bere aholkularia, Zelaia. Azkenaldi honetan arduratuta dabiltza herri eta hiri inportante guztiek badutelako beren ikurra -Guggenheim, Kursaala etab.- ; eta Andoain badirudi nahikoa herri fantasma geratzen ari dela, nortasunik gabea. Eta hor dabiltza biak buru-belarri nondik edo handik zeozer asmatu nahian, herri honi izaera bat eta ikur bat emango diona. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Pablo Suberbiola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Pablo aurtengo udan Maroko aldetik hona etorri da eta bizimodua atera nahian hor dabil kajatxoa lepotik zintzilik duela trasteak saltzen. Gaur ez du arrakasta handirik izan egunean zehar, baina Jon ikusi du kalean eta zuzenean beregana joan da azken ahalegina egitera. Jonek nahiko ondo hartu du eta ea zer negozio egiten duten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hi heu lanbidez irakaslea haiz eta gaztetxo hintzela lana izango huela eta aitak estudiatzeko esaten zian. Zer esan behar diok orain heure semeari? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Demagun Iturriaga modistoa dela eta kolekzio berria prestatu duela. Kolekzio hori pasarelan aurkezteko modelo baten bila dabil eta atzeko bost horiek aurkeztu zaizkio. Beraz, Unaik gustuko modeloa nor duen esan beharko du eta gainerakoek erantzun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur solasean sumatu bata bestearekin: "Gu ezkondu eta, haurrak izan eta haiek hazitzerako... gure semeek ez ditek soldadutzara joan beharko". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Amaia Leitzarango autobidearen aurkako borrokan aritu zen lehen, eta orain berriz, AHTren aurka ari da. Jokin, berriz, alde dago, lehen autobiaren aurka aritu zirenak orain berau erabiltzen ari direla dio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Sujet proposé: Errauskailuaren aurkako gose greban zaudeten bi guraso zarete. Amets, ezin duzu gehiago; zu, Aitor, greban jarraitzeko prest zaude. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maddalen Arzallus, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Exercice: Seinaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Sebastianek plaza honetan hogeita lau orduz irekita dagoen denda bat dauka. Gaur hemen bazkari herrikoia izan da eta eguzkiak gogor jotzen zuenez, zuek eguzkitatik babesteko zerbait erostera joan zarete Sebastianen dendara.
2005-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jose Luis Gorrotxategi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Azken pilota txapelketaren inguruan giro beroa sortu zen ohiko lekuetan apustuak ezin zirela egin eta. Gorrotxategi apustuzale amorratua da, baina azken boladan nahigabetuta dabil apusturik ezin duelako egin. Elortza inbertsorearengana jo du, dirua non inbertitu dezakeen galdezka. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zenbaitetan uste dugu agian aktualitateko gaiak helduon ahotan soilik ibiltzen direla, baina hori ez da horrela. Zuek biok sei urteko bi haur zarete eta etxean koronabirusa gora eta koronabirusa behera besterik ez duzue entzuten. Gaur eskolako patioan elkartu zarete eta hortxe hasi zarete zuen ustez nondik datorren, zergatik datorren, zer egiten duen, guzti-guztia sei urteko haur baten begiradatik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hezkuntza publikoan lan egiten duzun irakaslea zara. Kurtsoa joan eta kurtsoak etorri, gero eta haur etorkin gehiago datoz zuen eskolara eta era berean baita zure gelara ere. Nahiko erreta zabiltza, Nerea. Ez da gauza erraza klasearen erritmoa eraman nahi izatea eta era berean ikasle berrien irakaspenak egunean eramatea, arazo linguistikoa dela edota emozionalak direla tarteko. Gaur klaustroko bilera izan duzue eta koordinatzaileak Halil izeneko mutiko sahararra datorrela esan du zuen eskolara eta gelaren bat behar duela. Isiltasuna. Eta nahiz eta erreta egon, bat-batean “nik neuk hartuko dut” esan duzu Nerea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-13 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Mendira elkarrekin joan zareten bi lagun. Andoni askotan joaten da mendira eta Miren gutxitan. Mirenek denbora hartzen du bazterrak ikusi, argazkiak atera... Andoni desesperatzen hasi da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita-semeak zarete; Aitor aita eta Joanes 15 urteko seme gaztea. Joanes, Aitor aitaren kuadrillakoekin topo egindakoan, aita gaztetan oso parrandazalea zela esaten dizute, beti izaten zela azkena erretiratzen. Orain, berriz, herriko jaiak iritsita, kate motzean lotu zaitu aitak, Joanes. Hala esaten dizu: “Joanes, gauerditako etxera etorri gero e!”. Ez duzu ulertzen aitaren jarrera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Unai Mendizabal
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Herrialde Katalanetako gazte independentistak zarete, eta oso haserre zaudete egoera dela eta. Erantzunak baketsua izan behar duela entzuten duzue behin eta berriz. Zu, Asier, ados zaude
horrekin. Unai, ordea, ez.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Iban Urdangarin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sei urteko haur baten gurasoak zarete. Beñat, zure ustez, haurrak lehenbailehen hasi beharko luke ingeleseko akademia batean. Ibanen ustez txikiegia da oraindik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Iban Urdangarin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Iban, sagastiak dauzkazu, eta Eñaut kontratatu duzu sagarrak biltzeko. Buelta ematen duzun bakoitzean, sagarrak jaten harrapatzen duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa