Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Aiaraldea" Nom de la personne: Zubeldia, IkerAffiner recherche
Données: 714
2015-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek elkarrekin egindako hitz bakarrak eguraldiaz egiten dituzue. Igogailuan bakarrik egiten duzue topo, eta konbertsazio motz horietan horretaz aritzen zarete beti.
Iker, konturatu zara edozein eguraldi egiten duela ere Uxue beti gustura dagoela. Euria, elurra, hotza, beroa… beti bilatzen dio bere alde ona eta beti hitz egiten du pozik eguraldiaz. Nazkatuta zaude eta zerbait esatekotan zara. Oraintxe sartu da Uxue igogailuan.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Diana jotzen duen musikari bat zara, Iker. Goizeko zortzitan diana jotzera atera eta beste hirurak oraindik erretiratu gabe ikusi dituzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-20 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen, zentro komertzialera joan zara erosketak egitera. Bete duzu gurdia eta kaxara iritsi zara. Han, Iker kajeroa dago. Kobratu ahala erositakoaz komentario eta galderak egiten ari zaizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Bi jubilatu zarete, eta herriko plazan zaudete, parean pasatzen diren gazteen janzkerari begira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Parkean paseoan lasai-lasai zabiltzala pertsona bat ikusi duzu lurrean etzanda. Bere mugikorra jo eta jo ari da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek ezagutuko duzue noski Karabeleko arbola, panpano beltz hori; Goizueta eta Aranokoak han denbora luzea egindakoak zarete, auzokoa noiz pasatuko edo autoan zeinek eramango. Iker, gaur saio honetara etortzeko, trena hartu, Karabelen jaitsi eta arbola hartan zaude, zein pasatuko zain. Inor ez da pasatzen eta jada larritzen hasita zaude. Oraintxe, aurrean gelditu zaizu Joxe, bere Land Rover Santa Ana zaharrarekin, eta sartu zara barrura. Joxe lasai doa, bere bi ahari atzean hartuta eta konbertsazioa emanez. Ez dakit ordurako iritsiko zareten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea osatzen duzue, elkarrekin ezkontzekoak zarete, baina ez zarete ados jartzen. Zuk, Julio, elizatik eta dotore jantzita ezkondu nahiko zenuke, gonbidatu pila batekin, eta nola ez, Gorritin. Zuk, Iker, ezkontza xume bat, elizatik kanpora, gertuko lagunekin, eta ahal dela udazkenean ez; eta Zegaman. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-19 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Julio argazkilaria etorri da Japon aldetik Sanferminetara. Txupinazo garaian, argazkia ateratzeko unean, Sebastianek eta Ikerrek ikurrina handi bat jarri dute. Ez dakit kartzelan sartuko dituzten, ez dituzten... Orain jakingo dugu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-16 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Saioa ezin genuen bukatu frontoia aipatu gabe. Irazu etorri da bere semearekin frontoira, eta hor ari da jolasten. Iker geroxeago etorri da, eta hor dago zain eta zain. Bi ordu daramatzazu Irazuri eta haren semeari begira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ikerrek ere lehengoa goresten duten mentalitate horietakoa du. Baserritarra da, eta berezko sasoi eder hori badu, eta pentsatu du bere indar hori arraunean probatzea. Entrenamendua baino ordu laurden lehenago, lege zaharrean, kriston xerra bokadiloa jaten ari da, hantxe, lokalean bertan, aldageletan. Oraingo fisioterapeuta modernoa, Peña, begiak zabal-zabalik, ezin sinetsita, begira dauka: "Hik zer uste duk dela arrauna, indarra bakarrik?". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-04 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok guraso berriak zarete, eta familia inguru lasai batean hazteko etorri zineten Larraula. Plaza bueltan bizi zarete. Bederatzi hilabeteko ume ederra daukazue. Kontua da orain dela lau bat hilabete Larraulgo elizako ordularia konpondu duela Udalak eta berriz ere kanpaiak jotzen hasi dela, ordubetero eta ordu erdiro bi aldiz, goizeko 8etatik 10ak arte. Nerea txoratzen dago, kanpai hotsak bakea transmititzen dio, juxtu berak asko estimatzen duen herri txiki bateko giroa sortzen dio. Iker, amorra-amorra eginda, bihar udaletxera joatekotan da kexa jartzera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-09 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urte berean jaiotakoak zarate. Gogoratzen duzue noiz abestu zenuten lehen aldiz oholtza berean? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-04 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sebastian nagusia da eta bere langilea Iker. Herriko kirol apustu etxe batean egin dute topo. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-10 Aizarnazabal Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iker zure bordan lanak egiten ari zinela; ardiei jaten eman, azpiak atera…Aitor inspektorea etorri zaizu, zure infraestrukturak legez dauden, ardiak ongi zainduta dauden … inspekzioa pasatzera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-10-22 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Iker, Errezilgo agure bat haiz. Zortzi, hamar, hamabi, anai-arrebako sendiak hituen zuen garaian. Hori bakantzen joan zen. Azken urte luzeetako joera demografikoa izan da landa eremutik hirira joatekoa, baina orain pandemiak hori aldatu duela ematen dik. Jendea behetik gora datorrela. Hi askotan egon haiz gai honengatik etsiak jota. Baina, gaur eskolako atarira inguratu haiz eta jolasean ume mordoa dabilela ikusi duk. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-10-22 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Udazkena uzta sasoia da, eta zuek basoan zaudeten bi katagorri zarete, bi urtxintxa. Ikerrek fruta hartu ahala jan egiten du, eta Maialenek negurako jasotzen du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-10 Ordizia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iker, Goierriko enpresa nagusi baten urte asko egin dituzu lanean. Hango soldatak eta egoerak salatu, eta kaleratu egin zintuzten. Gaur finikitoa sinatzera joan zarenean zure ordezkoa izango den Nerearekin egin duzu topo. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko gaia jarri dute Pasai Donibanen. Zu, Iker, mozorro lehiaketako epailea zara eta zure bertsokideak aurkeztu dira bertara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-25 Lazkao Berezia [Bertsoa] / Iban Urdangarin, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lazkao Txikik ongietorria eman digu gaur, eta zuek orain duzue berarekin hitz egiteko unea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-03-27 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Tapia, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iker hasi berria den erizaina. Bere lehen lan egunean zer tokatuko eta Ataunen baheketa masiboa egitea. Etorri da Atauna bere astronauta jantzi eta guzti, baina beldurtuta dago. Baheketan tokatu zaion lehen herritarra, Mikel. Iker hasi da lanean makil luze horrekin, hemen eta han, zulo batean eta bestean, baina ez dio tankerarik hartzen eta Mikel gizarajoa ia dena bota beharrean dago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa