General search
New search Name of person: Zubeldia, Iker Place: "Aiaraldea"Refine your search
Found results: 724
2012-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Udaletxean egiten duzue lana. Biok zarete talde berekoak eta lanean ari zarete udaletxean. Ari zarete begiratzen udaletxeak urteetan izan dituen kontuak, eta ohartu zarete badirela langile batzuk izugarrizko soldata dutenak urteetan zehar. Horietako bat zuen laguna. Baduzue lagun komun bat sekulako soldata duena, garai batean agintzen zuen taldeak hala jarri ziolako. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Probaleku hau ez da beti horrela beteta egoten. Aurreko batean, Ikerrek bere zaldiarekin apustua eginda duelako, etorri da zaldia probatzera, bere ustez bakarrik; eta hor agertu zaio Julio, animalien babeserako elkarteko kidea, txakur argal zorritsu bat sokatik duela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi hauek gurasoak dira, eta aurten hasi dituzte haurrak eskolan. Hortxe joaten dira biak, bakoitza bere haurrari eskutik helduta. Ume txikiak dira eta gela barruraino laguntzen dituzte, eta atea ixten denean, pasillotik negar hotsak entzuten dira. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-17 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Pisukideak zarete. Are gehiago, logela ere partekatzen duzue. Gaur Ikerrek neska-laguna ekarri du lo egitera. Argiak itzali berri dira.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Fredi Paia, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Euskal Herrira uda pasatzera etorritako Saharako bi haur zarete. Itzulerako hegazkinaren zain zaudete. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Trenean elkarren ondoan esertzea tokatu zaizue. Iker, abiatu orduko lo hartu duzu, eta burua Nerearen sorbaldan duzula esnatu zara. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda puntutan Proposed topic: Bi jubilatu zarete, eta herriko plazan zaudete, parean pasatzen diren gazteen janzkerari begira. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ur gutxi dagoela eta Etxarri-Aranatzeko Udalak duela aste batzuk ohar bat zabaldu zuen herrian. Bertan eskatzen zitzaigun herritarroi argi ibiltzeko ur kontsumoarekin. Zuk, Iker, muturreko erabakia hartu duzu: euria egin bitartean ez zara dutxatuko. Kalera irten zara eta hor ikusi duzu Oihana bere autoa garbitzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Guraso batek beti egiten ditu aurreikuspenak seme-alabak nolakoak izango diren. Zuek ama-semeak zarete. Maialen, nolakoa irudikatzen zenuen izango zela zure semea? 40 urte ditu eta, espektatibak bete al dira? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-11 Ordizia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Orain hilabete batzuk euskarari eta bertsolaritzari egindako ekarpenagatik eta Emaneurre taldearen iniziatibaz, Ordiziako Andra Mari kalean, tabernen aurrean, Lazkao Txikiren irudia edo murala egin zen. Baina, badakigu historiak bere bueltak dituela eta egin beharreko bueltak gainera, eta Ordiziako Koordinakunde Feministak eskaera egin du. Lazkao Txikiren irudia dagoen bezala, Nerearena ere aurreko paretan jartzeko. Irudi hori pareko horman jarriko dela pentsatuz, aurrez aurre jarriko ditugu Nerea eta Lazkao Txiki. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-11 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Txirrinduzaleak izan zarete beti. Euskal Herriko Itzuli garaian etapaz etapa ibili izan zarete beti txirrindulariak animatzen. Aurten, hala ere, Ikerrek ez ditu txirrindulariak animatzen, Euskaltel taldea ez dabilelako, baina Jon, zuk, berdin-berdin jarraitzen duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hamalau urte zenituztenean, bikote izan zineten. Gaur txosnetako turnoa izan duzue elkarrekin. Txosna itxi eta bakarrik geratu zarete barruan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sebastian Aiako baserritarra. Zarauzko eskolatik baserriko berri jakitera umeak etorri dira, eta tartean Iker umea galderak egin eta egin eta ahal duen dena ukituz. Hasieran grazia egin dio Sebastiani, baina azkenean nazka-nazka eginda dago. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Iker Zubeldia
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek elkarrekin egindako hitz bakarrak eguraldiaz egiten dituzue. Igogailuan bakarrik egiten duzue topo, eta konbertsazio motz horietan horretaz aritzen zarete beti.
Iker, konturatu zara edozein eguraldi egiten duela ere Uxue beti gustura dagoela. Euria, elurra, hotza, beroa… beti bilatzen dio bere alde ona eta beti hitz egiten du pozik eguraldiaz. Nazkatuta zaude eta zerbait esatekotan zara. Oraintxe sartu da Uxue igogailuan.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-05-18 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aurten 25 urte dira Lazkao Txiki hil zela. Ispiluari jarritako bertsoak gogoan dauzkagu denok. Eta zuk zer ikusten duzu ispiluaren aurrean jartzen zarenean? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-10-07 Oñati Plaza librea [Bertsoa] / Agin Laburu, Iker Zubeldia
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gai-librean
Proposed topic:
Librean
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arrate Illaro Etxebarria, Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Udako saioak jai giroko saiok izaten dira, bereziak. Seguru nago gustagiarriak direla gauza batzuengatik, baina izango dira gustatzen ez zaizkizuen gauzak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-30 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sustrai aita izan berri da, eta Iker esperientziaduna da horretan. Sustrai aholku eske etorri da Ikerrengana. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-04 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok guraso berriak zarete, eta familia inguru lasai batean hazteko etorri zineten Larraula. Plaza bueltan bizi zarete. Bederatzi hilabeteko ume ederra daukazue. Kontua da orain dela lau bat hilabete Larraulgo elizako ordularia konpondu duela Udalak eta berriz ere kanpaiak jotzen hasi dela, ordubetero eta ordu erdiro bi aldiz, goizeko 8etatik 10ak arte. Nerea txoratzen dago, kanpai hotsak bakea transmititzen dio, juxtu berak asko estimatzen duen herri txiki bateko giroa sortzen dio. Iker, amorra-amorra eginda, bihar udaletxera joatekotan da kexa jartzera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-10-22 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Iker, Errezilgo agure bat haiz. Zortzi, hamar, hamabi, anai-arrebako sendiak hituen zuen garaian. Hori bakantzen joan zen. Azken urte luzeetako joera demografikoa izan da landa eremutik hirira joatekoa, baina orain pandemiak hori aldatu duela ematen dik. Jendea behetik gora datorrela. Hi askotan egon haiz gai honengatik etsiak jota. Baina, gaur eskolako atarira inguratu haiz eta jolasean ume mordoa dabilela ikusi duk. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
