Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Arroa Behea" Place: UsurbilAffiner recherche
Données: 450
2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Sukia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Sujet proposé: Bizilagunak zarete joan den hogeita hamar urtean. Zu, Xabier, sekula ez zara joan Ametsen etxera, sekula ez da gertatu. Amets, berriz, noiznahi azaltzen zaizu, gaur olioa dela, bihar gatza, hurrena esnea... Eta etxera sartzen zaizunean, egonalditxo bat egiten du; gaur arratsaldeko hiruretan sartu da, zortziak dira, eta ez dela joaten; eta jada ez dakizu nola bidali ere. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-10 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Josu Oiartzabal "Xamoa", Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Astelehena, urriaren 12a, jaieguna da askorentzat, baita Hego Euskal Herrian ere. Zer deritzozue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Duela urtebete jarri zuten martxan Usurbilen atez ateko zabor bilketa sistema, errausketari aurre egite aldera. Urtebete igaro da, eta datorren igandean horren gaineko herri galdeketa egingo da, sistema honekin jarraitu edo lehengora bueltatu erabakitzeko. Kanpotik nola ikusi gaituzue usurbildarrok? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Berriro ere ilusioa piztu da Euskal Herrian. Kanpora eta kanpokoei hainbeste begira egon gabe, oraingoan bai, asmatuko al dugu? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jexux, zu hamalau urteko mutil koskorra zaitugu. Andoni, berriz, zure ama. Gaur etxera joan zara, atea zabaldu eta edanda aurkitu duzu salan, eta hauxe esan dizu: " Ez esan ezer aitari". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bi gazte zarete, eta aurtengo udan sos batzuk biltzearren Aginagara etorri zarete piperrak biltzera. Zer moduz joan da uzta? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hi, Ibai, irakiar preso bat haiz. Hi, Irazu, kartzeleroa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sebastian gotzainari bisita egin dio Anjel Mari Usurbilgo apaizak, Erromako zenbait erabakik -preserbatiboak direla, homosexualen ezkontzak direla...- sortzen dizkion buruhausteak direla eta. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-03-10 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Onintzak Berria egunkarian argitaratu duen iritzi artikulu baten zatia irakurriko dizuet:
“Eta ni bizitza guztian titiak kokatu ezinik. Hamabi urterako handiegiak ziren. Hogeita birekin erortzen hasi ziren grabitatea deitzen dioten zera nazkagarri horren erruz. Harrezkero sujetadoreetan gastatu dudanarekin, telebistako platorako nire neurriko mahaia erraz erosiko nuke. Hamasei urterekin, bertsotan paparra aterata kantatu behar dela esaten ziguten, eta nik ezin gehiago atera berez hain aterata zegoena. Hogeita seirekin Hitzetik Hortzerako irudietan txapelketako logoa baino gehiago nire titiak ikusten zirela esan zidaten. Ez dakit inoiz hain zapalduta sentitu naizen”.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Duela hiru hilabete harreman bat hasi zenuen zure senarra ez den beste batekin. Denbora aurrera doa, eta senarrari esan behar diozula pentsatu duzu, baina zuzenean ausartzen ez, eta telefonoz mezu bat uztea pentsatu duzu. Ahalik eta minik gutxien eginda esan nahi diozu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jokin, gurasoen etxetik joan egin behar duzula pentsatu duzu. Etxe koxkor bat bilatu duzu errentan. Dena prestatu samar zenuela uste zenuen, baina jatordua iritsi denean, gaizki ikusi duzu zure burua. Amona Jexuxarengana joan zara porru patatak nola egiten diren galdetzera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek herri bateko festa batean ezagutu duzue elkar. Maialenen etxean pasatu duzue gaua. Goizean, Maialen, esnatu zara, baina triste; Andoni ez dago ondoan; joan egin da. Ohartxo bat utzi du: "Nahi duzunerako", eta ondoan bere telefono zenbakia. Dudan egon ondoren, deitzea erabaki duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Petxarroman
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Unai Muñoa, Felix Zubia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kanpamentu basera iritsi da berria: espedizioko kide batek istripua izan du. Zuk, Unai, berehala abiatu nahi duzu laguntzera. Felix, zuk nahiago duzu erabakia hotzean hartu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Karmele Mitxelena, Felix Zubia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Felix, etorkina, taberna batera lan eske joan zara. Karmele taberna jabeak erantzun dizu ahal dela bertako langileak hartuko dituela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Puntua: Usurbildik urruti / dago Donostia Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Peña, janari-denda handi baten aurrean dagoen edukiontzi baten aurrean ari haiz janaria biltzen, haiek botatako jana biltzen, etxera eramateko. Burua altxatu, eta hor non ikusten duan kalera bota hinduen nagusia poltsa batekin datorrela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Lehen, hor, marmarka eta eztabaidan sumatu ditut gizonezko batzuk. Batzuek esaten zuten Peña mutilzaharra dela, ezkongabea; beste batzuek ezetz, ezkonduta dagoela; batzuek esaten zuten seme-alabak badituela, besteek ezetz, ez etxean behintzat; batek edo bestek hirurogei urte pasatuta omen dituzula, besteek ezetz; non bizi zaren ere inork ez zuen asmatzen. Jakin-nahi handia eta Peñaren oso informazio gutxi dago auzo honetan. Informazio pixka bat eman ezazu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-06 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Emakume baten egunerokoa osatzen dute. Mirenek, 14 urterekin idazten zuena. Alaiak, ezkondu, etxea erosi eta haurrak izan zituenekoa. Anek, jubilatuta 60 urtetik gorakoa. Beti hasten ziren idazten “Atzo gauean...”. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
