Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Baigorri-Ortzaize"Affiner recherche
Données: 860
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Aurreko batean, telebistan, Bi Errepidean programan, saharar emakume bat ikusi genuen hizketan gizonezkoen futbol talde bat entrenatzen, eta galdera bati hala erantzun zion: "Hemen gizon-emakumeak parekoak gara. Niri ez zait batere kostatzen gizonezkoei aginduak ematea". Gizonezko askok han denbora asko igarotzen dute kanpoan, eta emakumeak dira kanpamentuak eta eguneroko bizitza aurrera ateratzen dutenak. Ia dena emakumeak egiten du han. Uxue, Saharako emakume baten etorkizunak zer doinu, zer usai, zer kolore duela iruditzen zaizu? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Kotxe istripu larria izan ondoren, odol husten ari zara. Berehala behar duzu odola. Ondoan duzun laguna odola emateko prest dago, baina badakizu HIESa duela. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Estatu espainolean soldadu bat hiltzen omen da bi egunez behin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza, Millan Telleria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk Narbaiza zure txima haundi eta bizarrekin, banku bateko kristalezko atea jo duzu, bankuko nagusia, Telleria, gerturatu da ateraino baina ez dizu ireki nahi. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1984-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Lazkano, kale ertzean zaude txapela aurrean duzula eskean, eta zu, Amuriza, Lazkanoren txapelean gelditu den txoria zara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1981-12-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Imanol Lazkano Goierriko neska gazte bat da, Donostiara neskame joan berria. Hara joan eta, lehenengo egunean, etxekoandreak txakurra paseatzera Kontxa aldera bidali du. Eguraldiraldi ederra-eta itsasoari begira dagoela, txakurra ere ze asma, hanka jaso eta bere hankari pisa egin dio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1984-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Mikel Mendizabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Lazkao Txiki, zuk, kontu egizu San Antonion izan zarela. Eta Durangon trena hartu eta etxera zatozela, ama-alaba batzuk eseri zaizkizu aurrean. Haiekin berriketan hasi zara. Lazkano ama eta Mendizabal alaba. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete, eta gaur ere eztabaida beroa izan duzue zuen artean, jelosia kontuengatik. Aspaldi honetan, Uxue etxetik kanpo dabil desorduetan, gero eta bertso saio gehiago dituelako, bereziki martxoaren zortziaren jiran. Jeloskor zaude, Alaia. Elkarri gaur ere ahotsa altxatu diozue. Nazkatuta, Uxue, balkoira atera zara zigarro bat erretzera. Eseri Uxue, hori da zure balkoia. Alaia, beregana hurbildu nahi duzu, baina urguiluak ez dizu uzten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Guraso batek beti egiten ditu aurreikuspenak seme-alabak nolakoak izango diren. Zuek ama-semeak zarete. Maialen, nolakoa irudikatzen zenuen izango zela zure semea? 40 urte ditu eta, espektatibak bete al dira? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk jarri Nerea, pantailako argazkiari oin oharrak. (Movistar txirrindulari taldeko argazkia agertu da pantailan; bertan ageri dira eserita gizon eta emakume txirrindulariak. Gizonezkoek hankak zabal-zabalik dituztela, eta emakumeak, berriz, hankak itxita). Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Urtez urte biztanleria galtzen joan den herri txiki bateko biztanlea haiz hi. Gaur goizean konturatu haiz denak alde egin eta bakarrik gelditu haizela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Irakaslea zara. Azkenaldian kezkatuta zaude ikasle batekin. Arropa aldatu gabe, garbitu gabeko ilea, eskolako lanak egin gabe... Gaur, beregana hurbildu eta esku ahurrez bizkarra ukitu diozunean sekulako saltoa eman du “Ez ikutu! Ez ikutu!” hasi zaizu oihuka. Aulkitik altxa eta iskin batean eseri da; burua belaun buruetan sartu du eta negarrez hasi da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sustrai, mutil galai eta erromantikorik inor bada, hura zu zara. Duela gutxi ezagutu zenuen Alaia, eta argi daukazu lehenengo zita bezain garrantzitsua dela bigarrena ere. Larunbat arratsaldea da Alaia, eta gaur ere begiak itxita zaramatza Sustraik bere auto garbitu berrian. “Zabaldu begiak pitxin, iritsi gara.”. Alaia, zure aurrean golf zelai eder bat dago, eta esmokina daraman morroi bat zure oinetako, traje eta makilak eskuan zure zerbitzura. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-25 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Mendizabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Irazu aita da eta Unai bere semea. Zahartzearen sintoma omen da gurasoek egiten zituzten gauza berak egiten hastea, nahiz gustukoak ez izan. Unaik askotan pentsatu izan du “Nik ez niake halakorik egingo”, aitari begira. Baina aita konturatzen hasita dago gauza igual-igualak egiten hasita dagoela Unai. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Mendizabal
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Irakasle haugu eta horren harira puntu batzuk:
Puntua: Hogeita piko ume / gela bakarrean
Puntua: Bakoitzak bere etxetik / dakarren motxila
Puntua: Nekagarria bezain / gozagarri ote?
Puntua: Hasteko zein egun duk / denetan zailena?
Puntua: Antz ematen al zaiek / kurtso amaiera?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-12 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Senar-emazteak zarete. Amaia emazteak beti nahi izan du katu bat etxean. Jexux Mari senarrak inola ere ez. Hala ere, senarrak amore eman eta katutxo bat ekarri duzue. Ez da egunik katuak sarraskiren bat egiten ez duenik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Urteak daramatzazu preso. Gaur, bost urteko zure alabaren bisita izan duzu, eta begietara begira, halaxe esan dizu: “Aita, ikastolan diote kartzelan gaiztoak sartzen dituztela. Zu ez zara gaiztoa, ezetz?”. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zure bikotekideak, gaur, zugana hurbildu, belauniko jarri, eskutik heldu eta berarekin ezkontzeko eskatu dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita-alabak zarete, Anjel Mari aita eta Amaia alaba. Gaur alabak aitari hala esan dio: "Aita, nik zergatik ez dakit erderaz?". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
