Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Donibane Lohizune" Nom de la personne: Martin, AlaiaAffiner recherche
Données: 1602
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Egia esatea / beti ez da ona
Puntua: Zuk ikasi al duzu / gezurrak esaten?
Puntua: Minik ez emateko / esaten denean
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Agin, baserritarra zara. Lege-hauste bat dela eta, lan sozialak eginarazi dizkiote Alaiari, eta gaur, Agin, zure baserrirako bide-bazterrak garbitzera etorri da Alaia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-06 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Aitor Sarriegi, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Txinatarrek urte berria hasi dute: Tigrearen urtea. Zuek ze animaliarekin lotzen duzue 2022a? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-12 Errenteria Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Giza gorputzak 30 milioi milioi zelula ditu. 3-a aurretik eta 13 zero atzetik. Inork agindu beharrik gabe, zelula horiek guztiak elkarrekin koordinatuta bizi dira. Ikastetxera joan gabe, funtzio ezberdinetan espezializatzen jakin dute. Lehendakaririk gabe, programarik gabe, dotrinarik gabe, ahalduntze eskolarik gabe, badakite elkarlanean jarduten, taldearen mesedetan. Eta euren izaera indibiduala alde batera utzita, elkarrekin egindako lan horretatik zerbait handia sortzen da: bizitza. Gure gorputzean, ordea, gizartean bezalaxe, badira egoistak diren zelulak ere. Superzelulak dira, euren hazkuntza eta ugaltze indibiduala soilik bilatzen dutenak. Mutur-muturreraino bilatu eta baita aurkitu ere. Azken garaipenera arte bizi dute gorputza, euren burua anikilatzera iritsi arte.
Gorputzean guztioi ari zaizkigu etengabe zelula egoista hauek sortzen. Baina gure 30 milioi milioi zelula enpatikoek hainbat mekanismo dituzte zelula berekoiak desagerrarazteko. Batzuetan, ordea, gure gorputzaren babes-estrategia hauek ez dute behar bezala funtzionatzen, eta zelula alfa horiek gailendu egiten dira, eta neurrigabe ugaltzen eta zabaltzen, eta biderkatzen hasten dira gure gorputzean zehar. Lurralde eta territorio berrien konkistan: horixe da MINBIZIA. Nago gure gorputz barruan naturalki gertatzen den fenomeno honek argi uzten digula bizitza enpatiatik, zaintzatik, eta desberdinen arteko elkarlanetik bakarrik sortu eta mantendu daitekeela; interdependienteak garela ahazten dugun momentutik, konturatu gabe, heriotzarako bidea aukeratu dugula sinetsita gaude. NIESSENen gaude. Hasieran ni ez zen. Gu izatean hasi zen ni ez zen hura izaten. Ni ez zen hemen egongo gu ez bageunde. Ni ezen negoen eta gu baien. Ni izan ezen gu alferrik da. Ni esentziala naiz gu horretan, gu hori nigan den bezala. Ni-essen, Gu-asen! Hitz egingo dugu taldeaz, kolektiboaz, ahizpatasunaz... Ni bat aski da gu bat izorratzeko, eta gu bat bada izorratuta dagoen ni bat goxatzeko gai. Bizitzako zein momentutan sentitu duzue ni eta ni eta ni ez dela gu? Baina gu badela ni askoren batura?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Unai Mendizabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lagunak zarete, Unai eta Alaia. Badira urte batzuk arropak eskuz egiten hasi zinetela. Hasieran zuentzat egiten zenituzten; ondoren baita inguruko lagunentzat ere. Zuk, Unai, zuen sorkuntzat salgai jartzeko gogoa daukazu. Alaiak, berriz, ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete, Peru eta Alaia. Urteak dira lan egonkorra lortu, etxea erosi eta elkarrekin bizi zaretela. Peru, gaur Alaiak proposatu dizu lana uztea, etxea saltzea eta munduko beste txoko batean hutsetik hastea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Sujet proposé: Txapelketa Nagusia hasten da, eta hemengo batzuek parte hartzen dute. Anjel Mari jarriko dugu parte hartuko duten horien prestaketa lanetan. Zuek moldatu. Eta ondoren Andonik emango du entrenamenduaren iritzi kritikoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Mugaz ari gara eta askotan muga izan daiteke zubia. Alaia, zuk egiten duzu irratian Artzen Letonarekin batera Zubia izeneko irrati saio bat. Zubiak hitza, esan izan duzue, “zu” eta “biak”en batura izan daitekeela. Banatuta dauden zein “zu” eta “biak” batu nahi lituzke Alaiak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Sujet proposé: Badator Euskal Herriko Txapelketa. Amets, txapela zure etxean dago. Atzeko lau hauek saiatu dira egun ezberdinetan zure etxera joan eta zurea den txapela lapurtzen. Baina denak harrapatu dituzu. Kontaiguzu bakoitza zertan eta nola harrapatu zenuen. Eta Ametsen bertsioa entzuten hasita, beste aldeko bertsioa ere konta ezazue segidan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-14 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Arkaitz, bizi guztian ikusi dugun Michelineko panpina biribil hori zara. Orain erabaki dute gizentasunaren kontrako kanpaina dela eta, argaldu egin behar duzula; Alaia da Michelinen panpina berri hori. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Denda duzue elkarrekin itsasertzean. Klima aldaketaren ondorioak geroz eta nabarmenagoak dira zuenean. Zuk, Alaia, denda lekuz aldatu nahi duzu. Zuk, Maialen, bertan jarraitu nahi duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Alaia eta Sustrai, Iruñeko erraldoiak dantzatzera animatu zineten, eta gaur da kalejiran aterako zareten lehenengo eguna. Alaia, elkarren aurrean dantzan ari zaretela, gero eta okertuago ikusten duzu Sustrai. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Gai orokorra: Pentsioak
Puntua: Gogor lan egin eta / miseria jaso
Puntua: Hil amaiera ez da / denentzat berdina
Puntua: Pentsiorik espero / al duzu gerora?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Oñatin COVID intzidentzia tasa oso goran dago. Alaia botikaria zara eta orain zure lana asko hazi da. Hemen dituzu bi bezero, galdera eta enkargu pila batekin. Puntutan lauko txikian Andonik eta Ametsek galdetu, eta Alaiak erantzun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Alaia eta Onintza suhiltzaileak zarete. Maiz duzuen ordutegi eta txandekin ederki bizi zaretela aditu behar izaten duzue. Atzo istripu larri batean lan egin behar izan zenuten jendea ateratzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Joanes semea eta Alaia gurasoa zarete. Zu Joanes sex-shop edo denda erotiko batean hasi berri zara lanean. Lehen eguna duzu gaurkoa. Denda ireki berri duzu eta zure lehen bezeroa sartu da: Alaia, zure gurasoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Alaia eta Unai, berriki kiroldegian eman duzue izena elkarrekin. Makinen artean nondik hasi ez dakizuela zaudete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Eskua hartu dizu. Indartsuago sentitu zara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa