Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: Alberdi, Uxue Place: "Euskal Herria"Affiner recherche
Données: 941
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Sujet proposé: Militantea izan zara zure bizitza osoan. Entrega, konpromisoa, lana azpimarratzen dituzte zure kideek. Segurtasuna eman izan dizu beti egitura baten parte sentitzeak. Taldetasunari, kolektiboari esker jasaten duzu zure burua. Bilerekin betetzen duzu aisialdia; teorizazioarekin baretzen duzu antsietatea. Gaur ere nekatuta eta zigarro. Usainarekin iritsi zara etxera, langile-auzo bateko 10. pisura. Bilera batetik, gaueko 23:00etan. Emailak erantzuten ari zinela sumatu duzu kearen usaina. Balkoira atera zara. Eraikina sutan dago. Trinkoa da ke-lainoa eta garrek piztia baten erpeak dirudite. Korrika, etxetik irten eta teilatura igo zara. Ez duzu ihesbiderik. Telefonoa patrikan duzula ohartu zara orduan. 3 audio-mezu grabatu dituzu, zure azken hitzak direla jakitun, kea eta garrak gero eta gorago datozen bitartean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Ikusi duzue festetako giroa. Zuek garai batean beti etortzen zineten: manifan parte hartu, txosnetara joan... Baina gauzak anitz aldatu dira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zortzi urteko haur bat zara. Urtea daramazu itsulapikoan edo eltzeitsuan dirua sartzen. Iritsi da txerritxoa apurtzeko garaia. Zertan erabiliko duzu dirua? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jakingo duzue gaur, hemendik hiru ordura jokatuko den Realaren eta Bartzelonaren arteko futbol partidan Maialenek ohorezko sakea egingo duela. Baina ez pentsa bertsolaritzaren Messiri erraza egin zaionik erabakia hartzea. Nahiko buruhauste eman dizkio ohorezko sakeak. Izan ere, Amets eta Maialen, zuek futbolzaleak zarete. Gozatu egiten duzue futbolarekin. Baina baita sufritu ere. Zer da futbolean gozagarri egiten zaizuena? Eta zer gorrotagarri? Zer kontraesan sortzen dizkizue eta zer daukazue esateko zuen kontraesanen alde? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Geografia da Ametsen zaletasunetako bat, Euskal Herrikoa eta mundukoa. Gaur Euskal Herrian zentratuko gara: hemen gutxi dira Euskal Herrian barna zu adina ibilitakoak, eta, muga zahar hori zuk adina zapaldu eta zabaldutakoak. Emaguzu klase magistral bat, egin iezaguzu gure geografiaren alarde bat. Euskal Herriko ahalik eta herri edo txoko gehien zerrendatzeko eskatuko dizut 9ko txikian (esateko toki gutxi, errima asko, abiada bizian). Geografia-jakintza eta bizkortasun mentala. Ametsen bertuteen artean bi. Animo! Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-30 Itsasu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Maider Arregi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Maider, Bidasoaz beste aldean dagoen herrian, 18 urte arteko ikasketa guztiak euskaraz egin arren, gazteek ezin dituzte brebeta eta baxoa azterketa ofizialak euskaraz egin, frantsesez egin behar dituzte derrigor. Maider gaur egin duzu azterketa, eta dena euskaraz idatzi duzu. Badakizu zero jarriko dizutela. Ateratzean zain dituzu Uxue, frantsesez azterketa egin duen laguna; Miren, zure zientziako irakaslea eta Amaia, zure ama. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maider Arregi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ama-alabak dira: Uxue ama eta Maider alaba. Txiki-txikitatik, zer gerta ere, amak alabaren behatzetako bati hari mutur bat lotu zion, mataza amak gordeta eskutan. Haurra hazi ahala haria askatzen joan da ama. Haurra kozkortu da dagoeneko, eta ama ohartu da azkenaldian hariari tiratuz gero haria tenkatu egiten dela. Susmoren bat izaki, haria biltzen hasi da ama; bildu eta bildu, eta azkenerako ohartu da, alabaren behatzari lotutako haria zuhaitz bati lotuta dagoela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-08 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Nabari da Ainhoa haurdun dagoela, eta hau aipatu gabe ez genuen geratu nahi. Izango dituzu hainbat zalantza, galdera, eta tripa hazten doan heinean horiek ere hazten joango dira, baina Uxue hemen daukagu. Uxue orain dela gutxi ama izan da, eta hau da unea berarekin eta gurekin zure zalantzak eta dudak partekatzeko.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-23 Oñati Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Igual bertsotan egiteko leku polita izango da hau: petrila. Uxue eskultorea da, eta azkenaldian harea lantzen du. Hondartzara joaten zara goizero edo arratsaldero, marea kontuan hartuta, marea beheran dagoenean. Hareaz egiten duzu egunetik egunera politago irteten zaizun emakume biluzi hori. Egunetik egunera zoaz politagoa egiten, baina Alaia itsasoa etortzen da, marea gora, eta egin duzun hori ezabatu egiten du, berriz has zaitezen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-05-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bosnaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Atzo izan zen Mikel Aranbururen despedida. Eta zuek ere hasi zarete imajinatzen nolakoa izango litzatekeen zuen despedida ideala. Imajina ezazue ozenki.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Krisi "orokor zein norberarenak" hartuko dituzte ahotan Bertso Egunean
[Presse]2013-01-23. [Egunkaria] Voir fiche
Soka luzea izango duen bertso-festa / Luxuzko gonbidatuak: dantzariak, musikariak, antzerkilariak
[Presse]2013-01-23. [Egunkaria] Voir fiche
Askotariko "krisiak" izango ditu ardatz aurtengo Bertso Egunak
[Presse]2013-01-23. [Egunkaria] Voir fiche
Bertsoak eta umorea, krisiei aurre egiteko / Umorez begiratuta: zer krisi?
[Presse]2013-01-27. [Egunkaria] Voir fiche
