Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Getxo" Année: 2012Affiner recherche
Données: 2086
2012-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Egoera berezi baten aurrean gaude. Uxue, parketik zoaz zure txakurrarekin, paseoan; aurretik korrika dator Arkaitz, ustekabean txakurrak salto egin eta bragetan heldu dizu, eta han dago, Arkaitz geldi, txakurra geldi eta zu aldamenean tiraka.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-22 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zure bizitzan, Peña, lige asko eduki dituzu. Erregalo asko eman dizkizute. Kontatzerik ba al duzu edo jakiterik ba al dago?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-30 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zenbaiten ustez, elkarrengandik inoiz baino gertuago gaude. Beste zenbaiten ustez, inoiz baino tarte handiagoa ateratzen digute. Bada kontrako noranzkoan joan beharko genukeela dioenik ere. Katalunia, Katalunia.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-30 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Aste honetan notizia asko begiratzen aritu naiz propio, nik ere gai batzuk proposatzeko, eta pare batek zer pentsatua eman didate. Batetik, bada gimnasten entrenatzaile bat, goi mailakoa, oso txalotua, laudatua izan dena, eta bat-batean deabru bihurtu da. Zinemaldiko aktore batek ere esaten zuen ez zegoela ohituta, urte asko daramatzala, baina lehenengo aldia dela zinemaldi batera gonbidatzen dutena eta sari bat ematen diotena eta pixka bat harrituta zegoela. Arrakasta. Arrakasta omen da helburua, arrakasta izaten da ametsa, baina hauskorra ere bada, arriskutsua zenbaitetan. Arrakasta. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Amets Arzallus
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Miren, aurtengo udan Etiopian ibili zara. Zu, berriz, Amets, orain lau-bost urte Bolivian ibili zinen, besteak beste. Jakin gura nuke zer pentsamendu ibiltzen duzuen hemen "Krisia" berba entzuten duzuenean.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Transzendentziarako gaitasunik duen bertsolaririk badago, bat behintzat zu zara; unea eta lekua gainditzeko gaitasuna. Kontua da atzo irakurri nuela Nestor Basterretxearen esaldi bat, eta pentsakor utzi nauela bertsolari moduan. Hauxe da esaldia: "Jarrera serioa da euskalduna. Denboran iraun dezaten eginiko obrak dira euskaldunarenak, lekuko izateko eginikoak".
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi hauek gurasoak dira, eta aurten hasi dituzte haurrak eskolan. Hortxe joaten dira biak, bakoitza bere haurrari eskutik helduta. Ume txikiak dira eta gela barruraino laguntzen dituzte, eta atea ixten denean, pasillotik negar hotsak entzuten dira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ziega berean zaudete. Gainera, denbora luzerako daukazue. Erabaki duzue zulo bat egitea ihes egiteko. Hilabete daramazue zuloa egiten; egun batean Aitor aritzen da, hurrengoan Jon, txandaka. Aitor, ohartu zara azken asteotan, zuk uzten duzun tokian hasten zarela lanean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Arratsaldero irteten zara amona paseatzera. Aspaldi honetan ia-ia ez da zure izenarekin ere gogoratzen. Baina gaur, paseoan zoaztela, parke batera hurbildu eta eskutik helduta kolunpiora eraman zaitu. Kolunpioan eseri da bera, eta hasi zaizu "Bultza! Bultza!". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu, Alaia Martin, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Badakit ez dagoela beste gairik bazterretan, eta barkamena eskatuko dizuet gai hau aurkezteagatik, gainera sanantonak izanda. Jaiak hasi berri, eta nik krisiaz hitz egin behar. Bertso batean kantatu behar duzue krisi honek ekarri digun alderdi onen bat; baikor begiratuko diogu krisiari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aste honetan jakin dugu Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak Espainiako erreinua zigortu duela Martxelo Otamendiri 20.000 euroko kalte-ordain bat ematera, eta beste 4.000 euro kostuak ordaintzeko, berak bere garaian Egunkariaren itxieragatik ipinitako tortura salaketa behar zen moduan ez ikertzeagatik. Zuk ere, Igor, zure kasua pasatu zenean, duela urte batzuk, ipini zenuen salaketa bat, eta salaketa hori hor dabil bide burokratikoetan zehar, Estrasburgora bidean. Zu ere Maialen torturatua izan zinen, eta hala ere salaketarik ez ipintzea erabaki zenuen. Zer etorri zaizue burura aste honetan Estrasburgoko auzitegiaren berri hau jakitean? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Denek esaten dute garai berriak bizi ditugula Euskal Herrian, eta hala izan bitez, garai berriak. Baina bada hitz bat, asko aipatzen ari dena azkenaldian, eta da memoria. Eta zuk, Alaia, bai, benetan uste duzu garrantzitsua dela memoria garatzea; zer gertatu den, zer gertatu zaigun, zer egin dugun, zer egin diguten gogoratzea ona dela. Aldiz, zuk, Irazu, uste duzu historian zehar ahanzturak, gauzak ahazteak mesede gehiago egin duela gogoratzeak baino. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Prostitutak zarete. Amaitu duzue gaurko lana. Kafe bat hartzen jarri zarete. Hiruna bertso, zortziko handian, Miren hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ingalaterrara joan zarete lan bila. Han jakin duzue Isabel II erreginak langile bat behar duela. Han zaudete Buckingham Palacen lan elkarrizketa egiteko zain. Hiruna bertso, zortzi txikian, Onintza hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Fredi Paia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitona ilobak zarete. Zu Fredi, aitona eta Igor iloba. San Mamesen partidua ikusten zaudetela baloia heldu zaio Igorreri, beso artean batu eta ez du soltatu nahi. Hiruna bertso, zortziko txikian, Fredi hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Iratxe Ibarra
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ospitalean zaudete ohe banatan elkarren ondoan. Oraintxe eman dizuete diagnostikoa: hilabete gelditzen zaizue. Apur hori aprobetxatzea erabaki duzue. Hiruna bertso, zortziko txikian, Iratxe hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iberdrola dorreko azkeneko pisuan zaudetela su alarmak jo du. Eskaileretan behera abiatu zarenean Etxahun, Arkaitz atzetik bultzaka hasi zaizu. Hiruna bertso, zortziko txikian, Etxahun hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Laurogei bat urteko neba-arrebak zarete. Bizi osoa norbere etxean eman eta gero, krisiak eraginda elkarrekin bizitzen jarri dira. Hiruna bertso, seiko motzean, Igor hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Fredi Paia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Onintza gaztea zara, bertsozale itsua. Fredi zure lagunak inoiz ez duela bertsorik entzun eta, final honetara gonbidatu duzu. Aharrausika dago zure alboan. Hiruna bertso, seiko motzean, Onintza hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi preso zarete. Arkaitz, gaur Mirenek bere bikotekideari maitasun gutuna idazten laguntzeko eskatu dizu. Hiruna bertso, seiko motzean, Arkaitz hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa