Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Gironde" Nom de la personne: Ibarzabal, NereaAffiner recherche
Données: 1194
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Onintza eta Nerea, bikotea zarie eta ez dozue guraso izan gura. Irratian entzun barri dozue harrera familiak behar dirala. Onintza, Nereak izena emotea proposatu deutsu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Nerea, aktorea zara. Gaur, antzezlana amaitutakoan kamerinora Aissa zure fana etorri jatzu autografo eske. Zure orrazkera bardina eta antzeko arropak daroazala konturatu zara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntuak:
1- Zenbat diru daukozu / karteran gordeta?
2- Txartelagaz ordaintzen / dogu ia dana
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xabat, euskalgintzako elkarte baten egiten dozu lan. Gaur jakin dozu Nerea, elkartean lankide izandakoa, zure umearen irakaslea dala. Ikastetxe atarian egin dozue topo. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Nerea, gaztetatik egon zara kuadrilla berean. Oso gustura egon zara beti, baina azken aldian sentitzen dozu emon behar ez dozuzan azalpenak eskatzen deutsuezala. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Nerea bezeroa eta Jone igarlea zarie. Nerea, Jonek azkenengo saioan atzo hilko zinela iragarri eutsun. Ordutik, ondasun guztiak saldu eta dirua barra-barra gastatu dozu ezer barik geratu arte. Bizirik jarraitzen dozu eta Joneren kontsultan agertu zara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jone eta Nerea bertsozaleak zarie. Kotxean zoazie Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera. Ekaitza dago eta bat-batean tximista batek kotxea jo dau. Onik heldu zarie, baina konturatu zarie denboran atzera egin dozuela eta mende honen hasierako final batean zagoziela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Kasualitate hutsa izan zan, baina orain, inoz gertatu jatzun onena dala uste dozu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok bertso eskola kideak izan zineten nerabetan. Zuk Onintza txapelketak irabazi zenituen eta lortu zenuen besteen begietara bertsolari izatea. Zuk Nerea utzi egin zenuen Onintzak lehen txapela irabazi zuen urtean. Oraindik lagunak zarete. Are, bera da askotan txapelketako saioetara eramaten eta laguntzen dizuna. Aurtengo Euskal Herriko Eskolartekoan, Haira Aizpurua txapeldunak eta kantukide zuen June Aiestaranek erdi bana kantatu zuten txapeldunaren agurra. Gaur kafea hartzerakoan bideoa erakutsi dizu Nereak eta “Belaunaldi batzuk lehenago jaio izan bagina” elkarrizketa hasi du Nereak. Orain arte elkarri aitortu gabeak kontatzen hasi zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Literatura oro har, eta poesia bereziki, tristurarekin lotzen da, nostalgiarekin. Eta nik kontrakoa eskatuko dizut. Deskribatuko al dizkiguzu poema baterako modukoak diren une zoriontsuak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok bikotea zarete eta Sustraik ingurugiroarekiko ardura handia dauka. Nerea, zuk esaten zenion ez zela ideia ona, baina auto elektrikoa erosi zuen maiatzean. Abuztuan gaude eta urtero bezala, Cadizera, Conilera, bidaiatu behar zenuten. Goizean atera zarete etxetik. Hamasei ordu pasa dira eta laugarren geldialdia egin duzue Sevilla parean, autoa kargatzeko. Nerea, ezin duzu gehiago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Performance bat egingo dugu. Goizalde Atxutegi jarriko da Joneren aurrean eta Ainhoa Markinez Nerearen aurrean. Jonek eta Nereak Goizalde eta Ainhoaren ahotsetatik kantatuko dute, hurrenez hurren. Hots, Jonek kantatuko du eta Goizaldek ahoa mugituko du; eta Nereak kantatzen duenean Ainhoak ahoa zabalduko du. Zuek biak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako bi kide zarete, elkarterako dirua lortu behar duzuenak. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundira (BFA) jo duzue, eta sekulako dirutza eskaini dizuete, baina baldintza batekin: Bizkaian antolatzen diren saio denetan, mikrofonoetan, BFAren logo erraldoi bat ezarri behar duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Urtarrilaren 11n Bilbon presoen aldeko Sareren manifestazioa egingo da. Behin betiko konponbidea lelopean. Biok Hernanin bizi zarete. Zuk Nerea ez duzu asko ezagutu garai bateko Hernani. Dena kale borroka omen zen, ez omen zegoen hitz egiteko eskubiderik irakurri izan dugu. Nerea behin-betiko konponbidea eskatzen ari zara, sinisten duzu horretan, baina ikusten duzu gabezia ugari;
Maialeni Hernanin garai batean bizitakoaz galdezka hasi zatzaizkio Nerea.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Neba-arreba abeltzainak zarete. Orain arte behien esnea enpresa bati saltzen zenioten. Nerea, Ametsek proposatu dizu lan egiteko modua aldatzea, eta esnekiak zuzenean saltzen hastea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Irribarre konplizea egin diozue elkarri Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Herri txiki bateko biztanleak zarete Nerea eta Maialen. Zuk Nerea, 80 urte dituzu. Maialenek, berriz, 20. Azken hamarkadetan, poliki-poliki, herrian geroz eta biztanle gutxiago zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Alaia Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda puntutan
Sujet proposé:
Alaia eta Nerea bestaz besta janari azkarra saltzen duen furgoneta bat duzue.
Gaur Iruñeko Alde Zaharrean jarri zarete. Goizeko seiak dira eta jendea
hurbiltzen hasi zaizue.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Urte luzez isilik geratu ondotik, txikitan familiako kide batek egindakoa kontatzea erabaki duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Nerea eta Julio, mendira elkarrekin joaten zarete. Aurreko bi saiakeretan galdurik egon ondotik, mendi itzuli bera egiteko gelditu zarete. Nerea, aldi honetan, Juliok dena ongi begiratu eta prestatu duela esan dizu, baina gaur ere galdu egin zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa