Recherche general
Nouvelle recherche Siècle: "XX" Nom de la personne: Egaña, AndoniAffiner recherche
Données: 5602
2023-12-15 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Albistegietan aldaketak dira aipagai: Urkullu eta Pradales, Ibarrola eta Asiron… Zuen arloan ere tokatu zaizue erreleboa eman beharra. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaztetan bizitzearen luze-zabalak zer forma hartuko duen imajinatu ere ezin dugun garai horretan, burua arin eta axolagabe, nork ez du egin, esan ezazue zintzo, heriorekin dantzan? Andoni, herio. Miren, gaztea. Dantzan ari zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda puntutan
Sujet proposé:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-07-26 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hirurogei urte betetzear zaude Andoni. Hasi zara jubilazioari begira. 2027an erretiroaren adin ofiziala 75 urte izango omen da, edo bestela murrizketa handiekin. Kotizazioen urte kopurua ere igo nahi dute. Ze itxura hartzen diozu orainari eta datorkizunari? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-04 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Irati Anda, Aroa Arrizubieta, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni, atzeko hiru hauek dantzako zure bikoteak dira, bakoitza modalitate ezberdinean. Zein dantza motetan ariko zinateke bakoitzarekin? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-14 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Adunarrak zarete biak; Unai tabernako jabea eta Andoni apaiza. Pandemia egoera dela eta, elizako estalpean hainbat mahai jarri ditu tabernariak. Apaiza etorri zaio tabernariari kargu hartzea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-27 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz, Erika Lagoma
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni aita eta hiru seme-alabak. Aita, eta baita haien seme-alaben aitatxi ere. Ikasturtea hastear da eta batzuetan tetrixa egin behar da antolaketa egiteko. Banan-banan joango zarete zuen aita-aitatxirengana galdera egitera ea zuen seme-alabak zainduko ote dituen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Markina-Xemein Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Biba zuek-en ondo / ikusten zaitugu
Puntua: Bertsokideei buruz / iritzi ematen
Puntua: Bertso batean egin ezazu / txapelketaren kronika
Puntua: Pasatu zen txapelketa
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Maialen, nahiz eta karrera bukatu, ezin duzu lanik aurkitu. Hori dela eta, itsasoan lanean hastea erabaki duzu, atunetan hain zuzen ere. Itsasontzian sartu eta arrantzale zahar honekin hizketaldi bat egitea erabaki duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-10-11 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialenek, hiru urteko neskatoak, pititorik zergatik ez duen galdetu dio amari eskolatik bueltan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-04-01 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek elkarren berri badakizue ondo eta tortura ezazue pixka bat elkar, bertsotan noski, neurritik pasatu gabe. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-10 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Alkarregaz etorri zarete kotxean, ezta? Eta alkarregaz zenbat urte? Zenbat saio? Gaur, Aulestira kotxean datozela Andoni deklaratu egin zaio Sebastiani. Bolantazoa eman du Sebastianek. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-15 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Lizaso, senarra, eta Sarasua, emaztea, eztabaidan ari dira. Emazteak kapritxo bat du: Zaldi eder bat erosi nahi du, eta Egaña da zaldi eder hori. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-13 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Fredi Paia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Fredi, orain arte, Berriako zutabeetan nahi izan duzuna idatzi duzu, baina oraindik aurrera, zentsuratzailea edukiko duzu: Andoni. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Berria egunkarian egunero idazten duzu eta horrek lana eskatzen du. Bi mikrotatik kantatu beharko duzu. Mikro batetik alfer, nagi, dagoen Andoni. Eta bestetik produktibitatean, emankor, dagoen Andoni. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Oñatin COVID intzidentzia tasa oso goran dago. Alaia botikaria zara eta orain zure lana asko hazi da. Hemen dituzu bi bezero, galdera eta enkargu pila batekin. Puntutan lauko txikian Andonik eta Ametsek galdetu, eta Alaiak erantzun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Beñat Gaztelumendi, hogeita bost urte dituzu. Andoni Egaña, zuk bietan bete dituzu hogeita bost urte; hau da, berrogeita hamar urte dituzu. Imanol Lazkanok, berriz, hirurogeita hamabost urte ditu. Berrogeita hamar urteko soka da zuena. Zuetako bakoitzak bertsolaritzaren garai batzuk ezagutu ditu. Garai horretako bertso saioak, garai horretako bertsolari bizimodua, bertsolari belaunaldiak; miresten dituzue elkarren belaunaldiak ere, beste bertsolaritza garai hauek. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek biok irakasleak zarete, maisuak. Kezkatuta bukatu zenuten aurreko astean, orain lau egun. Klasera joan eta umeei esan zenieten: "Bihar ez gara etorriko lanera. Bihar greba eguna da"; eta ume guztiek "Iuju! Bihar jai!".
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-05-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Hartu edredoia, tapatu, eta kontatu zer gertatzen den hor azpian.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
