Recherche general
Nouvelle recherche Type: "grabazioa" Nom de la personne: Amuriza, MirenAffiner recherche
Données: 1257
2024-04-27 Odieta Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Erripako herritarrak oso kezkatuta daude, XXI. mendean egonagatik tabua delako oraindik sexuaz mintzatzea. Hori dela eta, herriko emakumeek tailer bat antolatu dute, eta Uxue sexologoa ekarri dute. Eta hantxe iritsi da maleta dotore batekin eta hasi da hitzaldia ematen. Maletatik jostailuak ateratzen hasi da: bibragailuak, bola txinatarrak, lurrinak… Eta hantxe dago Miren, herriko amonatxo bat, sekulako interesarekin, galdetu eta galdetu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-24 Abadiño Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-12-04 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Eli Pagola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuetako inor izan bada Latinoamerikan, gehien nabarmentzen diren bi espezieak motxileroa eta britxeroa dira. Sarri entzun izan diet latinoamerikarrei “Estoy harto de ver a gringos con mochila de aquí para allá intentando sentir algo”. Miren, hi Euskal Herritik iritsitako motxileroa izango haiz, eta hi, Eli, britxeroa. Zer da britxeroa? Britxeroa ingelerazko bridge (zubi) hitzetik dator, Perun darabilte; britxero deitzen diete motxileroengana hurbiltzen direnei, cazagringos ere esaten zaie. Britxeroek zernahi eskaintzen diete motxileroei. Beraz, Miren motxileroa iritsi da Iquitos-era, ilunabarra da, bero egiten du… garagardo bat edaten ari da eta britxeroa ari zaio hurbiltzen sigi-saga. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabat Galletebeitia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hogeita hemeretzi urte dira Mikel Zabalza erail zutela. Eta 2024ko azaroaren 30ean Intxaurrondoko kuartelaren aurrean plaka bat ipini dute beraren omenez. Eta harrian bertan jartzen du: “Idatzita geratzen da Mikel kuartel honetan hil zela” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Berrogeita hamabost urte inguruko andre bi, lagun minak, kuadrilla berekoak, eta gimnasia egitea erabaki duzue elkarrekin. Herriko gimnasioan apuntatu zarete. Lehenengo eguna duzue, aldagelan zaudete, eta biluztu egin zarete. Maialen, zure bularrak, sujetadorearen laguntza barik, brausta jausi dira. Ostera, Mirenen bularrek esan liteke Newtonen legearen aurkako borroka irabazi dutela; izan ere, hodeiertzera begira daude. Maialen, harrituta zaude. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lagunak zarete, eta aspaldian biok nahiko larri zabiltzate. Zu, Igor, diruz zabiltza larri, eta larritasun hori apur bat leundu guran, ohitura hartu duzu gasolindegietara zoazenean depositua bete eta ospa egiteko. Mirenek gasolindegi batean egiten du behar, eta aspaldion Igorren jokabide berdina hainbatek duenez, lanpostu barik geratu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bada irakiar emakume bat lapidatu egingo dutena, harrika akabatuko dutena, eta eskaera bakar bat egin du: harrikatzen duten bitartean bere semeak ez daitezela bertan egon. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Duela urtebete jarri zuten martxan Usurbilen atez ateko zabor bilketa sistema, errausketari aurre egite aldera. Urtebete igaro da, eta datorren igandean horren gaineko herri galdeketa egingo da, sistema honekin jarraitu edo lehengora bueltatu erabakitzeko. Kanpotik nola ikusi gaituzue usurbildarrok? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lan zail bat eman behar dizuet, eta doinua ere proposatu behar dizuet: "Itsaso hori dago zatarra / nire oihua eta negarra / untzi bat horra nun azaltzen den / nik behar nuen izarra" . Ez zarete marinelak, ez zaudete itsasoan, baina zein da zuek behar edo nahi duzuen izar hori? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: San Telmotan geratu zarete biok, parrandan; eta badakizue halako gauak nola izaten diren: zerbeza bat, bi, hiru, lau... Hasieran bi metrora eta gero bi zentimetrora bukatu duzue, hondarretan etzan, elkar besarkatu, goxo-goxo; beno, goxo-goxo ez, Julio ohartu baita, bere garaiera dela-eta, behatz puntak bustitzen ari zaizkiola. Marea igotzen ari da, baina ez dio Mireni ezer esan nahi, bestela... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lagunak zarete. Jon, aspaldiko partez, elkarrekin afaldu duzue zure etxean. Komunera joan eta bueltatu zaren batean, Miren erdi biluzik topatu duzu sofan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Fredi Paia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Miren, bost urte daramatzazu zahar-etxe batean bizitzen; Fredik gaur du lehen eguna, eta zure gela berean jarri dute. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
1. Puntua: Joanito Oiartzabal / ezaguna dugu
2. Puntua: Zigarroa erreta / Everesten gora
3. Puntua: Orain telebistako / izar bihurtu da
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Mirenek minbizia izan zuen, eta sendatu zen arren, harrezkero ez du zure aurrean biluztu nahi, Unai. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Adiskidetasun koloretsua duzue Jon eta Miren; alegia, lagun onak zarete, eta batzuetan hori baino gehixeago ere bai. Zuk, Jon, zure etxeko giltzak eman dizkiozu Mireni, baina Mirenek ez dizkizu hartu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maddalen Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gerra garaian, haurrak zinetela, Errusiara eraman zintuzteten, eta han bizi zarete harrezkero. Jaurlaritzaren gutun bat jaso duzue orain, omenaldi batean parte hartzeko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Verse improvisé]Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hogei behargin dauzkan enpresa bateko ugazaba zara. Oraindik ez dakizu hurrengo nomina pagatzerik izango duzun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Verse improvisé]Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Amaierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercice:
Seinaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Patxi Lopezek ezer esan ez arren, argi dago hauteskundeak datozela, oso argi. Eta bertsolariok jada gogaituta zaudete politika egiteko betiko moldeekin, eta batu egin zarete zeuen hautagaitza bat prestatzeko. Jakin nahi duguna da zuetako bakoitzak zer sail edo arloren ardura hartuko lukeen, zer egiteko, eta, zuen artean, zeuek ea nor ikusten duzuen egokiena lehendakari modura.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Miren, moja sekularra zara, abiturik barik. Behar beste abade ez dago, krisialdia dago, eta Miren, moja sekular moduan, tarteka Amorotora etortzen zara meza ematera, baina gero eta jende gutxiagoa etortzen zaizu, eta tarteka txikiteroren bat ere bai, Sebastian. Hor dago, mezetan egon bai, baina ez oso aurpegi onarekin.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
