Recherche general
Nouvelle recherche Type: "prentsa" Nom de la personne: Martin, AlaiaAffiner recherche
Données: 1690
2017-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Julio, Alaiaren seme nerabea zara. Gaur parrandara atera da eta hitzordutakoan, goizeko lauretan, Alaia, ama, joan zara autoan bere bila. Bueltakoan alkoholemian geratu eta positibo eman duzu Alaia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni Egañaren bi aurpegi dira Alaia eta Anjel Mari. Aurpegi ezkorra Peñagarikano eta baikorra Martin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-15 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Aspaldi igarri duzue etxean amaren burua ez doala ondo. Medikuarekin egon zarete eta esan dizuete alzheimerra daukala. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-02-11 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Aitor, egunero ikusten duzu zure semea oso berandu arte etxeko lanak egiten, ikasten, beti zerbait egiten. Eta gaur, nazkatuta, Alaia irakaslearengana joan zara Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-03 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso, Sustrai Colina, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Atzeko laurek Facebooka daukate, egungo gazte ia guztiek eta zenbait helduk bezala, eta esaten dute erabiltzen dutela ideiak zabaltzeko, gustatzen zaizkien artikuluak aipatzeko, musika, bideoak, baina gezurra da; ligatzeko erabiltzen dute, beste gehienek bezala. Hasi dira elkarrekin hizketan, eta konturatu dira laurak elkarren artean ligatzen ari direla. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Sujet proposé: Txapelketa Nagusia hasten da, eta hemengo batzuek parte hartzen dute. Anjel Mari jarriko dugu parte hartuko duten horien prestaketa lanetan. Zuek moldatu. Eta ondoren Andonik emango du entrenamenduaren iritzi kritikoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Mugaz ari gara eta askotan muga izan daiteke zubia. Alaia, zuk egiten duzu irratian Artzen Letonarekin batera Zubia izeneko irrati saio bat. Zubiak hitza, esan izan duzue, “zu” eta “biak”en batura izan daitekeela. Banatuta dauden zein “zu” eta “biak” batu nahi lituzke Alaiak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Sujet proposé: Badator Euskal Herriko Txapelketa. Amets, txapela zure etxean dago. Atzeko lau hauek saiatu dira egun ezberdinetan zure etxera joan eta zurea den txapela lapurtzen. Baina denak harrapatu dituzu. Kontaiguzu bakoitza zertan eta nola harrapatu zenuen. Eta Ametsen bertsioa entzuten hasita, beste aldeko bertsioa ere konta ezazue segidan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maider Lopez artistak Budapesteko zubi bat desagerrarazi du. Lau mila eta berrehun lagun gonbidatu zituen Danubio ibaiaren koloreko aterki bana hartu eta zubi gainean jartzera. Helikoptero batetik atera zuen argazkia, eta han ez zen zubirik ikusten. Aterkipean ezkutatuta zegoen. Zuek zer desagerraraziko zenukete? Edo zer ezkutatuko zenukete aterkipean? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaurkoa bezalako egun eguzkitsuetan, eta batez ere beroagoetan, zeinen ondo sartzen den izozki bat! Bada zuek, izozki on baten bi osagai printzipalak zarete: Alaia kukurutxoa eta Beñat izozkia. Oraintxe elkarrarazi zaituzte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Alaia ama eta Aitor semea zarete. Era berean, Alaia da zure semearen amona, Aitor. Amona alarguna beti ibili izan da bilobaren zaintzan. Oraintxe esan dizu aurrerantzean ezingo duela bilobarik zaindu, bikote berria baitu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biak duela gutxi izan zarete ama. Zoragarria, ezta? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sustrai, mutil galai eta erromantikorik inor bada, hura zu zara. Duela gutxi ezagutu zenuen Alaia, eta argi daukazu lehenengo zita bezain garrantzitsua dela bigarrena ere. Larunbat arratsaldea da Alaia, eta gaur ere begiak itxita zaramatza Sustraik bere auto garbitu berrian. “Zabaldu begiak pitxin, iritsi gara.”. Alaia, zure aurrean golf zelai eder bat dago, eta esmokina daraman morroi bat zure oinetako, traje eta makilak eskuan zure zerbitzura. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-03 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Alaia Martin, Eli Pagola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Unai, adinean aurrera zoaz, 50 urte betetzeko ez zaizu asko falta. Beti izan zara idealista bat, mundua aldatzeko prest dagoena. Zure azken proiektua bigarren eskuko gauzak salerosteko denda bat irekitzea izan da. Atzeko bostak lagunak dituzu, Unai, eta lagunak direlako, edo errukituta, edo… dendara etorri zaizkizu zerbait erostera. Bakoitzak esango du zeren bila etorri den, eta ea Unaik dendan baduen bakoitzak erosi nahi duena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera izateaz gain, minbiziaren nazioarteko eguna ere bada. Bularreko minbizia duten bi herritar zarete; kezkatuta eta nekatuta zaudete Onkologikoaren zerbitzuak hartu duen norabide desegokiarekin: diagnostikoa jaso aurreko honak eta harak; analitika zuen herrian; ekografia erresidentzian; biopsia onkologikoan; tratamendua hasi arteko egunak eternalak; itxaron zerrenda amaigabea. Gaur ere bazoazte kimioa hartzera eta medikuak ate aurrean protestan ari dira pankarta atzean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-12 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Oihana Bartra, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Auzoak zarete, Oihanaren etxebizitza beste guztien erdian dago, eta paretak oso finak direnez, beste denen hots eta zaratak entzuten ditu. Bakoitzaren ze hots aditzen duzu? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-05 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Sustrai, autobus gidaria zara. Gibeleko zazpiak igo zaizkizu sagardotegitik bueltan. Nola jokatu du bakoitzak? Eta besteak, oroitzen al zarete zuen jarreraz? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-21 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-15 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: [Iñaxi Etxabe eta Basarriren arteko bertsozko tirabirak aipatu ditu gai-emaileak]. Zuek irakaskuntzan, bertsolaritzan, komunikabideetan, lagun artean, gau giroan zer da sumatzen duzuena? Uste duzue lehengo mendeko inertziak eta erresistentziak baretu direla? Zein norabidetan goazela uste duzue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Etxebizitza alokatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Galtzak bete lan jartzen dizkiete askotan etxea alokatu nahi duten horiei etxejabeek. Curriculuma, irabaziak eta gauza asko eskatzen dituzte etxejabeek etxea alokairuan uzterakoan. Ikerrek Zegamako etxea alokairuan jarri du, eta beste bostok adierazi duzue alokatzeko interesa. Bakoitzak arrazoitu dezala Ikerrek zergatik hautatu behar duen norbera. Eta Ikerrek ea bakoitzak konbentzitu duen ala ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
