Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: "Lizaso, Joxe" Nom de la personne: Labaka, AneAffiner recherche
Données: 881
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-15 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka, Maddi Ane Txoperena
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maddi Ane, zuk badakizu zer den lagun bat galtzea. Zure lagun min batek, nerabezaroan jakin zuen minbizia zuela, eta prozesu gogor baten ondoren, gaztaroan hil zen. Zure lagun hark, azken arnasa bere amets bat betetzen ari zela eman zuen, lagunartean, berak hainbeste amestutako bidaia bat egiten ari zela. Hil baino aste batzuk lehenago festa bat egin zuen, eta banaka-banaka agurtu zintuzten. Beti pentsatu izan duzu eredu bat izan zela Leire. Eta gaur, Maddi Ane, soka hari tiraka bertso-ipuin bat ekimenaren baitan, gaixorik dagoen ume bat bisitatzera joateko tartea hartu duzu. Ane da gaixorik dagoen gaztetxo hori, zainketa aringarrietan dena. Maddi Ane, igo dituzu ospitaleko eskailerak, hartu duzu arnasa sakon eta pasabide erdian den atea jo duzu; barruan duzu Ane, zain. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-27 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Ane Labaka, Erika Lagoma
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni aita eta hiru seme-alabak. Aita, eta baita haien seme-alaben aitatxi ere. Ikasturtea hastear da eta batzuetan tetrixa egin behar da antolaketa egiteko. Banan-banan joango zarete zuen aita-aitatxirengana galdera egitera ea zuen seme-alabak zainduko ote dituen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka, Etxahun Lekue, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Datorren igandean Iruñean libertimendua egingo da, Iruinkokoa. Bertan, kokobeltz edo zirtzilek, kokoxuri dantzariek, musikariek… eta bertsolariek hartuko dute parte. Eta zu Julio, bertsotan aritzeko deitu zaituzte. Bigarren bertsolaria nor izango den hautatu behar duzu atzekoen artean. Beraiek eskainiko dute euren burua eta zuk egin aukeraketa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-09 Atarrabia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko ertaina (hg) / Bi puntuko ertaina (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Uxue, Lesbos uhartean Moria errefuxiatuen kanpalekuan bizi den neska bat zaitugu eta zu, Ane, zure borondatez laguntzera joan den mediku gaztea. Hiru mila pertsonarentzako lekua duen lurrean hamahiru mila errefuxiatu bizi dira eta ezin da inor kanpamendutik atera. Ez daukate osasun zerbitzurik, garbiketa arazo larriak... Ane, atzo Uxue gaztea etorri zitzaizun antsietateak jota bere onetik aterata ezin duela gehiago esanez. Gaur gauean sutea piztu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Ane Labaka
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur ekainaren 29an hemen zaudete, Lasarte-Oriako oholtzan. Lehengo urtean ez zen saiorik egon. Duela bi urte ez zen gaur dagoenaren erdia ere. Festetako saioa egin denetan inoiz ez da ireki behar izan aretoko goiko aldea eta gaur beteta dago. Aurrera begiratuta, zer sentitzen duzue gaurkoa ikusita? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Atzo, hain koloretsu hain aske... Atzo gauean eraso sexista bat izan zela zioen mezuarekin esnatu gara. Hala zabaldu duzu sarean zuk ere Twitterren. Bat ez, bi izan ditugu. Hau kontuan hartuz, Habaneran kantatzeko eskatuko dizut eta nik emango dizkizut zortzi oinak bi bertsoetarako. Hirugarrena zuk nahi dizun moduan osatu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-18 Aramaio Lagun-artekoa Zabola [Bertsoa] / Ane Labaka, Iñaki Viñaspre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Kopla handia Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-19 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur eguneko presakako bizimodu honetan, alde batetik bestera korrika gabiltzan honetan askotan nekatuta egon ohi gara. Zuek, kontaiguzue, oharkabean zein lekutan edo non hartu duzuen lo noizbait? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-02 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Amaia Iturriotz, Ane Labaka
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Greba Orokorrean zaudete. Zu Ane piketean zaude goizean eta kaleak pasatzen ari zarela ikusten duzu egunero gosaltzen duzun taberna irekita dagoela. Urteak daramatzazu taberna horretan gosaltzen eta harreman sakon bat sortu duzu bertako langilea den Amaiarekin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-02 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Oihana Bartra, Joanes Illarregi, Amaia Iturriotz, Ane Labaka
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Basamortu baten oporretan zaudete Amaia, Joanes eta Ane. Bat-batean lanpara bat topatu duzue, igurtzi eta Oihana jeinua atera da. Beraz, Oihanari desio bat eskatu behar diozue bakoitzak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-08 Lasarte-Oria Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Duela 13.660 urteko bi ultzamar zarete. Egun aspergarri samarra pasa duzue ez ehiza, ez arrantza, ez jan, ez ezer. Egun prehistoriko motel-motel bat. Eta zerbait egitearren, hor hasi zarete lurrean topatutako harri batean marratxo batzuk egiten. Kasik konturatu gabe, asperdura hutsez, hor non sortu duzuen Europa mendebaldeko maparik modernoena. Sasoiko azken teknologia. Eta zuen arteko eztabaida ez da mapa norentzat egin duzuen eta zertarako egin duzuen, baizik eta ea bietako nork egin duen. Hau da, norena den copyrighta. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-04-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zer suposatzen dizu zuri tradizioari traizioa egiteak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-13 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Senar-emazteak. Eguraldi kaskarra dago eta Andonik ez du etxetik irten ere egin nahi. Ane kanpora joateko desiratzen dago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Sujet proposé:
(B. Gaztelumendiri eta A. Labakari jartzen die, baina besteak ere sartzeko aukerarekin. Hori baliatuz, M. Amurizak ere kantatzen du). Beñat bost urteko ume lotsagabea da eta Ane bere guraso arduratsua. Gaur,kalean, erakusleiho baten aurrean amak esan dio irmo “Ez, Beñat, ez dizut tabletik erosiko” .Bi ordu geroago, eta kalean Beñat arrastaka, zilipurdika ibili eta gero, biak daude familia bazkarian.
Beñatek aukera handiak ikusten ditu gurasoen kontrola kaos bihurtzeko eta negoziazio edo xantaiari berrekiteko.
Gainera, familia bazkarietan ohikoa den moduan edozein sar daiteke, nahi duen doinuan eta nahi duen komentarioa egiteko.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: “Zu gabe ez naiz ezer”. Serioa ez balitz barre egingo genuke. Eta hori egingo dugu. Zuen ohekideari sekula entzun nahiko ez zenizkioketen hitzak kantatu behar dizkiguzue, barre pixka bat egiteko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Agin Laburu, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Agin, aurten sagardotegian esperimentua egin duzu: sagardo bera bost kupeletan sartu duzu, denbora utzi eta sagardoak gustu ezberdina hartu du. Atzekoak dira bost kupelak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-29 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Ane Labaka
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hiri bateko udaltzainak zarete. Udalak hala erabakita aurrerantzean arma bana eramango duzuela jakinarazi dizuete. Zuri, Iñaki, ondo iruditu zaizu neurria. Anek, ordea, uko egin nahi dio armak eramateari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-29 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Endika Igartzabal Murua, Ane Labaka
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Kaliforniara joan zineten bizitzera gazte zinetela. Jubilatutakoan Euskal Herrira itzultzeko asmoa bazenuten ere, unea iritsi denean, zuri, Endika, han gelditzeko proposamena egin dizu Anek. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-29 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Berriro egin dituzu oposizioak. Oraingoan ere ez duzu azterketa gainditu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
