Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: "Molinuevo, Peio" Nom de la personne: Peñagarikano, Anjel MariAffiner recherche
Données: 2599
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Arratsaldeko saioko bukaerako agurra. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Anjel Mari, biloba; eta Unai, bere aitona. Bilobak mendiko bizikleta moderno bat ekarri du. Goizean jeiki zeranean, zer ikusiko, eta aitona bizikletan aprobak egiten atarian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka oinak-emanda Sujet proposé: Oinak: begia / egia / ia / haragia Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Xelebrea ez al da / mundu honen martxa Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Anjel Mari, udaldian bertsotan gelditu gabe ibilitako bertsolaria zaitugu. Urrian oporrak hartu eta telefonorik ez den leku batera, mendira, joan zara. Han, Aitor, artzaia aurkitu duzu. Ezagutu zaitu eta "bota bertso bat" esan dizu lehen hitza. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Goizeko saioko hasierako agurra. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Unai Iturriaga eta Peñagarikano biok ikasleak zarete. Uda garaia dugu eta Iturriaga taberna batean ari da lanean. Peñagarikano berriz, parrandaz-parranda etengabe zabiltza. Une honetan mostradorean aurrez-aurre zaudete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Zezen-plaza inguruko belaze batean ari zaren zezena zara. Zauden lekutik ole! eta txalo zaparrada latzak entzuten dituzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Une honetan zuretzako telegrama hauxe jaso dugu. Honelaxe dio: "Eskerrik asko, xarmangarria zara, laister arte. Kattalin". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-20 Zornotza Berezia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Eli Ibarra izango zara zu, Jone, eta Erika Vazquez Anjel Mari. Athleticen partida gehien jokatu duten neska zen orain arte Eli Ibarra, eta Erika Vazquezek lortu du errekor hori gainditzea. San Mamesen elkartu zarete Erikaren omenaldian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Badakigu Jon eta Anjel Mari bi Athletic zale sutsu eta fin zaretela, Athleticen filosofiarekin bat datozenak. Tira, Jon duela gutxi arte zetorren bat taldea euskal jokalariekin bakarrik osatzeko filosofiarekin. Azkenaldian zalantza sortu zaio Joni, batez ere Realaren azken kopa eta Europako sailkapenak ikusita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-17 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé:
San Balentin izan da aste honetan, eta Xebastianek jaso ditu arrosak, ohar polit batekin, baina ez zaio asko gustatu. Bonboiak ere jaso ditu, eta haiek ere ez zaizkio gustatu, ez ditu probatu ere egin. Ez zegoen Xebaxtian oso harbera San Balentin egunean. Baina hiru bertso ere jaso ditu, zuen hiru bertso. Ea nola jasotzen ote dituzun.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Exercice:
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-22 Orio Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Loretxu tabernan egiten zituen otorduak Manuelek, eta ordu asko ematen zituen han. Hiru hauek ere hara joan dira hamaiketakoa egitera, bukatu dute, baina inork ez du eskua patrikan sartzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Bertako auzoko baserri bateko aita-alabak zarete. Lursail txiki bat baduzue betidanik, baratzearekin, baina aspaldiko urteetan, iritzi desberdinak zirela eta, askotan eztabaidan izaten zineten. Joan zen urtean, aitak terreno erdia alabari eman zion, bere erara landu zezan. Etxeko sukaldean zaudete, urtebete geroago, bakoitza bere uztarekin; alabarenak karakolez beteak, baina ekologikoak; aitarenak oso-osorik, animaliarik gabe, baina sulfatoaren urdinarekin.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Peña, janari-denda handi baten aurrean dagoen edukiontzi baten aurrean ari haiz janaria biltzen, haiek botatako jana biltzen, etxera eramateko. Burua altxatu, eta hor non ikusten duan kalera bota hinduen nagusia poltsa batekin datorrela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Lehen, hor, marmarka eta eztabaidan sumatu ditut gizonezko batzuk. Batzuek esaten zuten Peña mutilzaharra dela, ezkongabea; beste batzuek ezetz, ezkonduta dagoela; batzuek esaten zuten seme-alabak badituela, besteek ezetz, ez etxean behintzat; batek edo bestek hirurogei urte pasatuta omen dituzula, besteek ezetz; non bizi zaren ere inork ez zuen asmatzen. Jakin-nahi handia eta Peñaren oso informazio gutxi dago auzo honetan. Informazio pixka bat eman ezazu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Exercice: Binaka gaia-emanda
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lehen azaldu dut zergatik gauden hemen bertsolariak, baina jendeak ez du seguruenik historia guztia jakingo. Hain zuzen ere, nondik datorren azken hamabi urteotan bertsolariak Zumaiara arraunera etortzeko ohitura, zer motibo dauden hor: gida-baimen bat dago tartean, Peña ere arraunlaria izana da Tolosan... Bertsolariak hemen ibili izan gara bai Erribera kalean zipriztinak ateratzen, bai errioan. Kontatu ezazue bertsotan gaur hona ekarri gaitun motiboaren historia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ikerrek ere lehengoa goresten duten mentalitate horietakoa du. Baserritarra da, eta berezko sasoi eder hori badu, eta pentsatu du bere indar hori arraunean probatzea. Entrenamendua baino ordu laurden lehenago, lege zaharrean, kriston xerra bokadiloa jaten ari da, hantxe, lokalean bertan, aldageletan. Oraingo fisioterapeuta modernoa, Peña, begiak zabal-zabalik, ezin sinetsita, begira dauka: "Hik zer uste duk dela arrauna, indarra bakarrik?". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa