Recherche general
Nouvelle recherche Collection Bapatean: 2011 Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)Affiner recherche
Données: 41
2011-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitor ekonomia izango zara, eta Maialen politika. Ez dakigu beti hala izan den, baina azken bolada honetan badirudi ekonomiak politikak baino gehiago agintzen duela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lagunak zarete, eta aspaldian biok nahiko larri zabiltzate. Zu, Igor, diruz zabiltza larri, eta larritasun hori apur bat leundu guran, ohitura hartu duzu gasolindegietara zoazenean depositua bete eta ospa egiteko. Mirenek gasolindegi batean egiten du behar, eta aspaldion Igorren jokabide berdina hainbatek duenez, lanpostu barik geratu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Odei Barroso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuen buruaz beste egiten saiatu zarete biok, baina ez duzue lortu. Larrialdi zerbitzuan zaudete orain, elkarren ondoan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-25 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Peio Ormazabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gabonak heldu dira. Pello, zure umea esanekoa eta ona da, baina ez daukazu berari opari gehiegi erosteko dirurik. Gaur elkartu zara Anerekin. Umearekin arazoak dituztela esan dizu, gaizki portatzen delako, eta opari mordo bat erosi dizkiotela, ea horrela jarrera aldatzen duen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-16 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gauza bat dut zuentzat: tori, azken hogeita hamaika urteetako egutegiak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Demagun, hirurok oso izaera markatu duzuela. Igor izango da sumindua, ernegatua. Xabier gibel-handia, pasota, eta Beñat politikoki polita, politikoki zuzena.
Hiru egoera emango dizkizuet, eta bakoitzak erantzun nola erreakzionatuko zenuketen egoera bakoitzean.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-16 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok denok izan ohi ditugun kuadrillako bazkari horietako batean zaudete. Gutxitan elkartzen zarete, eta gaur tokatu da. Bazkaldu duzue, eta tabakoaren aurkako lege santu hori dela eta, erretzera kanpora. Egiten zuen eguraldiarekin, jatetxe ondoko zelaian etzan zarete biok, eta erretzen ari zaretela, kearekin irudiak egiten hasi zarete. Erretzen duzuen unean sortzen ari zareten irudiekin jolasean zabiltzate. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-29 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Plazaz plaza, gai anitzi buruzko iritzia eskatzen zaizue bertsolariei. Askorik ezagutzen ez dituzuen gaiak izaten dira anitzetan, edo urruti gelditzen zaizkizuenak. Iritzi hori eta pentsamendu hori kantuan bilakatze horrek zer pentsatua eman izan dizue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Otxaldek baditu bertso batzuk idatziak, Gaztetasuna eta zahartasuna izenburua dutenak. Zer behar du bertsolariak, gaztetasuna ala zahartasuna? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-19 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ander Lizarralde Jimeno
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni eta Ander soldaduak, elkarren kontra borrokan aritzen zaretenak, baina gaur aurrez aurre topo egin duzue, inguruan inor ez daukazuela; zuen kiderik inor ez, eta eskuak hutsik, elkarri begira zaudete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hik, Sebastian, askotan pentsatu izan duk Peña txoropito bat dela. Hik, Peña, askotan pentsatu izan duk Sebastian harroputz bat dela. Oraintxe zaudete aurrez aurre, nahi duzuena aurpegira esateko moduan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Nola ikusten duk Euskal Herria? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Hiru hauek, beren lanbidea dela eta, etxetik urrun denbora asko pasatzen duten horietakoak dira: Sustrai, itsasoan ibiltzen den marinela denez, luzaro egoten da etxera azaldu gabe; Aitor Sarriegi, berriz, bere kamioia hartu eta Europan barrena ibiltzen da, eta zer esanik ez Aitor Mendiluze, enpresari negozio gizona, bateko Indiara, besteko Txinara. Nola daramazue zuen bizitza? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain dela sei urte, Andoni, Gorritira joan hintzen bertsotara, eta Julio bertsolari hasiberriaren etxera joan hintzen, gosaltzera. Eta Juliok, poz-pozik, bere etxea erakutsi zian, bere gelan sartu eta pareta guzietan hire argazkiak zeudean. Aurten joan haiz berriro ere, joan haiz Julioren etxera gosaltzera, sartu haiz bere gelan, eta ez zagok hire argazkirik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Teknologia da gaurko gaia, teknologia eta bertsolaritza. Teknologiak baliabide handiak eman dizkigu. Gaur egunean indarrean dauden tresna gehienak gailu teknologikoak dira, eta teknologiarekiko gure harremana aldatu egin da. Gaur egun, esan liteke, teknologiak berak agintzen digula zer egin, nola egin. Zuei eskatuko dizuet lehenengo bertsoan kanta dezazuen teknologiak zer eman dizuen, eta bigarren bertsoan, zer kendu dizuen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hemen, Imanol, urte askoan enpresari izana; hemen, Beñat, gazte aurrerakoi eta iraultzailea. Imanolek dauzka esku latzagoak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur San Jose eguna da, hau da, aitaren eguna. Andoni, gaur aitaren eguna dela eta, goizean, ohean egonaldia luzatzeko gogotan zaude. Igorren gaur zuhaitz eguna dugu. Juliok botinak jantzi, aitzurra eskuetan hartu, eta ohean aurrean jarri zaizu, zuhaitz eguna dela-eta zuhaitz egunera joateko gogoz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Azkenaldian bezala, egunero, Saguesko paseoan topo egin duzuen bi amona zarete. Negar malkotan, galdera asko dituzue, baina itsasoak ez omen du erantzunik. Nork dauzka zuen erantzunak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bikotea zarete, eta gaur telebista ikusten zeundetela, tratu txarrak jasaten dituen emakume batek bere gizona hil duela esan dute. Zuri, Uxue, normala, ondo iruditu zaizu, baina zuri, Manex, gogorregia, gehiegizkoa, iruditu zaizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-29 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Maialen, Eusko Alkartasuneko militante bat zara. Zu, Sustrai, Ezker Abertzalekoa. Aspaldian asko egoten zarete elkarrekin, hainbeste Bildu, hainbeste Sortu, hainbeste bilera, hainbeste ordu; azkenean, ematen du zuen artean koalizio bat baino zerbait gehiago sortzen ari dela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa