Recherche general
Nouvelle recherche Type: Verse improvisé Termes de recherche: BapateanAffiner recherche
Données: 4021
1991-11-09 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Andoni, Txindokiko horma hortan ikusten dezu norbait parapente egiten ari dela; begira jartzen zara katalejoekin eta orduntxe ohartu zara Sebastian dela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-05-05 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jon Lopategi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lopategi, botoa botatzera joan egin behar dela dioena eta Mañukorta, botoa ematen nazkatuta dagoena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-10 Etxarri-Aranatz Sariketa [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Jone Uria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jone, gaur ezkonduko zara. Arrate lagunak gaur aitortu nahi dizu zugatik sentitzen duen maitemina. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-04-05 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Manu Goiogana, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Larunbat gaua da. Taberna batean, luzaroan begiradarekin jolasean aritu ondoren, Manu eta biok elkarrekin hizketan hasi zarete. Biok gero eta gusturago. Bat-batean, Manu gehixeago hurbildu eta gerritik heldu dizunean, bere zakilaren erekzioa nabaritu eta lotsatu egin zara, Manuk zurea nabarituko duelakoan Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-04 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sarai Robles
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sei urteko bi haur zarete. Gaur hasi duzue ikasturtea. Zuen musukoarekin, distantziak gordez, eskuak garbituta... Klasea eman duzue eta orain eskolako patioan zaudete bertan bereizteko dauden marrei begira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-06-10 Bergara Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Onintza Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaztetxe hau garai batean kartzela izan zen. Michele Angiolillo kazetari eta anarkista italiarrak hemen eman zituen bere azken orduak eta iaz RIPeko gitarristak ere hemen aurkitu zuen heriotza. Zer pentsatua eman dizue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi, Agin Laburu
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kuadrillakoak zarete. Agin beti narras jantzita ibili izan da. Baina gaur dotore etorri da, galtza eleganteak eta polo arrosa jantzita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-11 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Umetan ezkutaketan jolastea gustatzen zitzaizuen. Orain ere eguneroko gauzetatik ezkutatuko zinatekete, baina helduak zarete eta ezin duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Denek esaten dute garai berriak bizi ditugula Euskal Herrian, eta hala izan bitez, garai berriak. Baina bada hitz bat, asko aipatzen ari dena azkenaldian, eta da memoria. Eta zuk, Alaia, bai, benetan uste duzu garrantzitsua dela memoria garatzea; zer gertatu den, zer gertatu zaigun, zer egin dugun, zer egin diguten gogoratzea ona dela. Aldiz, zuk, Irazu, uste duzu historian zehar ahanzturak, gauzak ahazteak mesede gehiago egin duela gogoratzeak baino. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-23 Oñati Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Igual bertsotan egiteko leku polita izango da hau: petrila. Uxue eskultorea da, eta azkenaldian harea lantzen du. Hondartzara joaten zara goizero edo arratsaldero, marea kontuan hartuta, marea beheran dagoenean. Hareaz egiten duzu egunetik egunera politago irteten zaizun emakume biluzi hori. Egunetik egunera zoaz politagoa egiten, baina Alaia itsasoa etortzen da, marea gora, eta egin duzun hori ezabatu egiten du, berriz has zaitezen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikote hasiberria izango zarete. Sustrai, 30 urteko Urruñako mutila; Alaia, 25 urteko Oiartzungo neska. Adinez ez daukate hainbesteko alderik, eta Urruña eta Oiartzun ere ez daude hain urruti, baina elkarren ohituretan diferentzia handiak antzeman dituzte hasi orduko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-22 Orio Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Loretxu tabernan egiten zituen otorduak Manuelek, eta ordu asko ematen zituen han. Hiru hauek ere hara joan dira hamaiketakoa egitera, bukatu dute, baina inork ez du eskua patrikan sartzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Andonik badu seme bat Aneren adin jirakoa, gutxi gorabehera. Nonbait, Anek eta berak, azken bi-hiru hilabeteetan, elkar ezagutu dute eta gauza ondo doa, gustura daude. Aurkezpenak ere iritsi dira, Egaña jaunaren etxera afaltzera. Afaldu, semea komunera joan da, biok bakarrik gelditu zarete, eta Andonik gauzak argi utzi nahi dizkio Aneri.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Gaur uztailak 7 da Lesakan, eta zu Andoni gaupasaz zaude, mozkorra, aho zabalik, prozesioan datorren Xabier San Fermin santuari begira.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Donostiako Udaleko bi politikari zarete, berdin zait zein. Kontua da piraten ekimena hasi zenean, piraten ekimenaren kontra zeundetela; ez zenuten babesten, ez zenuten egoki ikusten. Gaur, euren gonbidapenari esker, eurekin batera ari zarete Artilero kantatzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-14 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek biok gurasoak zarete; aitak, zehazki, eta bada esaldi bat, irakurri nuenean buruan bueltaka ibili nuena; ironia puntu batekin idatzia da, dudarik gabe. Esaldi hori irakurriko dizuet, eta hori izango da gaia. Hortik aurrera zuei utziko dizuet hitza. Esaldiak honela dio: "Nik hamalau urte neuzkanean, nire aitak ez ninduen ulertzen; nire aita ezjakin bat zen eta nire aita ez nuen aguantatzen; hogeita lau urte bete nituenean, harrituta geratu nintzen, azken hamar urte horietan gure aitak zenbat ikasi zuen". Zuek 14-24 bitarteko seme-alabak badituzue, eta gustura jakingo nuke zein den zuen egoera, nola pentsatzen duzuen, esaldi horrek zer ekartzen dizuen burura.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen, hondakinak atez ate biltzen diren herri batean bizi zara. Andoni, berriz, atez ateko bilketa dela-eta sekulako zalaparta sortu den beste batean. Gaiaz hizketan hasi zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Unai Gaztelumendi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Hemen dituzue bi pirata. Gau osoan parrandan ibili ostean, gaupasa egin ostean, beroak harrapatuta, leku fresko baten bila dabiltzanak. Halako batean, Artzain Onaren katedrala ikusi duzue, eta pentsatu duzue "Hori bai toki freskoa". Sartu zarete bertan, eta egonaldi bat eginda, zuk, Unai, esan diozu "Beno, Iñaki, freskatu gara eta goazen", baina Iñakik ez du irten nahi elizatik. Zerbait igarri du, errebelazioren bat edo.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-30 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zenbaiten ustez, elkarrengandik inoiz baino gertuago gaude. Beste zenbaiten ustez, inoiz baino tarte handiagoa ateratzen digute. Bada kontrako noranzkoan joan beharko genukeela dioenik ere. Katalunia, Katalunia.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Amets Arzallus
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Miren, aurtengo udan Etiopian ibili zara. Zu, berriz, Amets, orain lau-bost urte Bolivian ibili zinen, besteak beste. Jakin gura nuke zer pentsamendu ibiltzen duzuen hemen "Krisia" berba entzuten duzuenean.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
