Recherche general
Nouvelle recherche Type: Verse improviséAffiner recherche
Données: 10307
2023-05-19 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Irati Alcantarilla, Haritz Casabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Botilaren jolasean aritu zarete (batek botila itzularazi eta botilak seinalatzen duen hari musu eman behar dio). Iratik itzularazi du botila eta Haritzi fortunatu zaio. Zuek aspaldiko lagunak zarete, bertso eskolan elkarrekin dabiltzanak, eta beraz, tentsioan zaudete, ea zer gertatzen den. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-13 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aldeguna elkarteko bi kide zarete, bertso-afaria antolatzen ari zaretenak. Ekarri beharreko bertsolariak hautatzen zabiltzate. Ados zaudete Maialen Lujanbio ekartzeko, baina bigarrenarekin ez duzue bat egiten. Andonik Egaña deitu nahi du; Maialenek beste izen eta arrazoi batzuk ditu buruan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-09 Errenteria Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ekhiñe Zapiain Arlegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-06 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Amaia Iturriotz Etxaniz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bereizteko prozesuan ari zareten bikotea zarete. Haurrei egoera noiz eta nola azaldu asmatu ezinean zaudete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-06 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Sarai Robles
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Sarai, sexu aukera desberdinak probatu nahi dituzu, Amaia, zuk ordea ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-04-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zer suposatzen dizu zuri tradizioari traizioa egiteak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Oihana Arana, Aner Peritz Manterola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Berrogeita hamar urte elkarrekin bizi den bikotea zarete. Ustez elkarri dena kontatzen diozuen arren, gaur psikologoaren kontsultako atean egin duzue topo. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Irati Alcantarilla, Oihana Arana
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Arana, bikotearekin goxo-goxo zaude herriko parkean. Momenturik onenean, Alcantarilla udal langilea etorri da haize makinarekin eta hor dabil zuen ingurutik alde egin gabe. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-26 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kuadrilla bereko bi guraso zarete. Whatsapp talde bereko kide zarete, nahiz gutxitan elkartu. Ametsek noiznahi bidaltzen ditu Whatsapp taldera bere alabaren bideoak; gaur alabaren lehen bizikleta pedalkaden irudiak bidali ditu taldera. Oihana nekatzen hasia dago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-25 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Ekhiñe Zapiain Arlegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ekhiñe adopzioan eman behar izan zenuen zure haur jaio berria, zure sabeletik atera zen haur hura. 18 urteko gaztea da Maddi, gaur ate joka azaldu zaizuna zure berri jakin nahian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-24 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Janire Arrizabalaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: 1986an lerro hauek idatzi zituen Itxaro Bordak: “Gauero hiri ezberdinaz amets dagit. Gauero zure itzalari loturik kexu traketsak eztitzen ditut. Gauero metroko arroiletan kantu zaharren gisa maite zaitudala errepikatzen dizut. Eta zuk gauero, kaioletan salgai dauden txori exotikoen ikustera naramazu esanez: “Begira zer ez dugun bilakatu behar”. Janire, zuk zer ez zenuke izan nahi zeure bizitzan?” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-17 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Joanes Illarregi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Mendaroko Txirrindulari Elkarteak Kilimontraila antolatzen du urtero. Joanesek izena eman du mendi lasterketan. Asko entrenatu da horretarako. Heldu da eguna eta lasterketaren ibilbidearen erdialdean, hidratazio postuan Amets dago edariak, gelak eta halakoak banatzen. Joanes postura iritsitakoan bien begiradak gurutzatu dira. Joanesek Amets ikusitakoan pentsatu du “Hau mutil puska! Ze begirada daukan!”. Ametsek berriz pentsatu du “Hau da baldar puska! Nora uste du etorri dela?”. Helmugan ikusi duzue elkar. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-10 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Altube, Ander Elorriaga, Erika Lagoma, Eli Pagola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Bittor, atzeko hirurak oso musikazaleak dira, eta musikari buruz asko egiten dute berba. Erikari entzun diozu: “Entzun duzue J Martinaren Efemerideak-en bertsioa? Brutala da”. Eta segidan Elik “Ba ni Merina Grisen kontzertuan izan nintzen eta zelako esperientzia!”. Eta Anderrek “Ba ni nabil Vulk entzuten eta itzela da, itzela!”. Hori da kuadrillan egiten dituzten komentarioak. Baina denok daukagu binilozko diskoak bezala B alde bat, eta B alde hori da inork entzuten ez gaituenean entzuten dugun musika hori. Zein da hiru horien B aldea Bittor? Bakarrik daudenean ze ezkutuko musika lista entzuten dute? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-10 Dima Berezia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Onintza Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lagunak zarete. Laster jubilatuko zarete; badakizue orduan denak aprobetxatuko direla zuetaz: haurren zaintza, papeleoak, guztien erosketak… Eta gero, hori dena egiteko gai ez zaretenean zuekin zer egin pentsatuko dute. Baina zuek ez duzue horretarako asmorik, benetako elkar zaintzarako baizik; zuen adinekoekin elkartu eta komuna bat antolatzeko asmoa duzue. Asanblea deitu duzue eta aretoa goraino bete da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-05 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Sustrai, autobus gidaria zara. Gibeleko zazpiak igo zaizkizu sagardotegitik bueltan. Nola jokatu du bakoitzak? Eta besteak, oroitzen al zarete zuen jarreraz? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-04 Larzabale Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biak EHZko bi militante historiko zarete; Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta, Lekorne eta Irisarritik pasatakoak. Urtero bezala, laguntzaileentzako afarirako patata zuritzen ari zarete. Gaur festibaleko larunbata da eta solasean hasi zarete; egungo laguntzaileei buruz, egungo musika taldeei buruz… Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-04 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Adineko bi emakume zarete, urteak zuen jatorritik kanpora eman dituzue. Baina alargundu ondoren, zuen azken urteak pasatzera herrira itzuli zarete, Usurbila. Elkar ezagutu zenuten gaztetan baina ez zenuten harreman esturik eduki. Bakoitza ze familiatakoa zen bazekien besteak, baina hortik aurrera elkarren berri handirik ez zenuten. Jubilatu etxean elkartzen zarete ia arratsaldero, batez ere hotz egiten duenean. Harremana estutzen ari zarete, nahiko erreserbatuak dirudizue baina gaur atera duzue zuen bizitzan pisu izugarria izan duen gaia: politika, herria, senarrak. Saioa zure senarra etakidea izan zen; ihesi lehenik eta preso gero. Jone, zure senarrak urte askotan izan zuen bizkartzain bat bizikide. Elkarrekin paseatzen zoazte, apenas begiratzen diozue elkarri, baina bat besteari norbere bizitza kontatzen ari zaio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-26 Donapaleu Berezia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: [Irulegiko eskuaren aurkikuntzari buruzkoa izan da hirugarren esketxa; zenbait gogoeta serios eta beste hainbeste ateraldi irringarri jokatu dituzte zirtzilek.] Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-17 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddi Agirre, Ander Sarriugarte
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kazetariak zarete. Albiste bat jaso duzue publikatzeko, baina badakizue faltsua dela. Hala ere, bisitak edo klik-ak behar dituzenez, Maddik publikatu egin nahi du; Ander ez dago konbentzituta. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Agirre, Irantzu Idoate Funosas
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ama-alabak zarete. Zu, Irantzu, Maddiren alaba zara. Unibertsitatean hasi zinen, baina duela hiru urte utzi zenuen karrera. Gaur erran diozu amari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa