Recherche general
Nouvelle recherche Type: Verse improvisé Type de représentation : Jaialdia Bertsolari: Arzallus, AmetsAffiner recherche
Données: 203
2011-06-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Sanjoanetan ere egundoko ilarak egoten dira tabernetako komunetan. Kontua da Amets, zuk, kanpoan ia ordu erdi zain daramazula, eta halako batean libratu da komuna, eta barrutik bikote hau irten da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea izango zarete zuek, Arkaitz gizonezkoa eta Amets andrazkoa. Urte batzuk dira elkarrekin zabiltzatela, eta azkenaldian zuen arteko harremana ez da hain ona, eztabaida izugarriak izaten dituzue, eta irainak ere gero eta handiagoak. Eta gaur, eztabaidarik handiena eduki duzuen honetan, Arkaitzen ukabila honaino altxatu da, eta biok begiratu diozue ikaratuta ukabilari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Olentzero etorri zen, erregeak etorri dira; komunikabideek esaten dute beste zerbait badatorrela, baina oraindik ez da iritsi. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Asier Azpiroz Iztueta, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Areto honetan ere ezin da erre. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Beti-betiko lagunak zarete. Dena batera egiten duzue, bertsotan, parrandan eta zeinek daki... Gaur, merkealdietara joan zarete, eta hau da egoera: biok topo egin duzue, eta bioi gustatzen zaizuen jertseari tiraka ari zarete, alde banatatik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Ohitura izaten da urtearen amaieran urtearen errepaso bat egitea, baina neu ere bertsolaria izan naiz, eta badakit hori urtero tokatzen dela, eta ez zaigula gustatzen. Jakin gurako nuke zein den urte guztian zehar gehien errepikatu duzuen gezurra. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Urte bukaera da, eta, beraz, balorazioak egiteko garaia. Mila saiotan ikusten zaituztegu, baina gaur jakin nahiko genuke nolakoa den zuen egunerokotasuna; hau da, zuen egun normal bat nolakoa den. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lazkao Txikik esana da politikan ez dagoela gauza polittikan. Eta Edward Kennedyk esana da politikan, matematikan bezala, zuzena ez dena oker dagoela. Bistan da bi euskaldun zaretela, bi belaunaldi desberdinetakoak. Gaur bi deialdi eginda zeuden, herritarrak kalera ateratzeko, eta biak debekatu dituzte. Zu, Xebaxtian, azkenaldian egoera honekin etsitzen hasita zaude. Zu, Amets, alderantziz, sekula baino gogotsuago, sekula baino beroago zaude egoerari aurre egiteko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: 2001, irailak 11, asteartea. Gogoratzen al zarete egun hartan albistea jaso zenutenean, non zeundeten, norekin...? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Mendi edo harkaitz handi baten alde banatan zaudete. Elkar topatu nahian, zuen arma, zuen irudimen, alde banatatik hasi zarete zulatzen; elkar entzuten duzue, baina ez duzue elkar ikusten. Zu, Maialen, Euskal Herria zara, eta zu, Amets, independentzia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Niri normalean ez zait gustatzen ofizioa eta afizioa nahastea, eta nik gaiak jartzen ditudanean, normalean eliza konturik-eta ez da izaten, baina disimuluan sartzen dira apaizarekin hemendik edo handik, eta hau pentsatu dut: hasieran jarriko diet gai bat, sar daitezela nirekin nahi duten dena, eta gero ni libre izango naiz eta gaiei erantzun diezaietela. Seminarioan jende gutxi dagoela-eta deialdi bat egin dute, eta bost hauek agertu dira curriculuma eskuan dutela, seminarioan sartzeko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Igor, legeak lege, hiyaba buruan duzula azaldu zara gaur eskolara, eta gelako sarreran Amets, eskolako zuzendaria, daukazu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-07 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gu baino pobreagoak diren leku askotan ibili zara munduan barrena. Bidaia horietan argazkiak atera dituzu, eta argazkietan ume guztiak irribarretsu agertzen dira. Gure ingurura begiratu eta ume gutxi ikusten dituzu irribarrez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-18 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Jakin nahiko nuke zer dabilkizun orain esku artean; zertan zabiltza? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-20 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Adituen arabera, hamabost egunez behin hizkuntzaren bat galtzen omen da munduan, eta gure hizkuntza ere ez omen dago erabat salbu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-13 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Badakizu gaur jendeak beste su mota baten inguruan dantzan ibiltzen ari direla eta Inauteriak ospatzen direla hemen. Zer leporatzen diozu zanpantzarri aurten? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urte hasierarekin batera dieta egiten hasi zarete; orain, jaten duzuenari kontu handiz begiratzen diozue. Berriaren harpidedunen asteroko zozketan sekulako bazkaria tokatu zaizue Arzakenean; justu oraintxe, jana zaintzen hasi zaretenean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-10 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Josu Oiartzabal "Xamoa", Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Astelehena, urriaren 12a, jaieguna da askorentzat, baita Hego Euskal Herrian ere. Zer deritzozue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita-semeak zarete, Aitor aita eta Amets semea. Madrilera bidean zoazte, nahiko isilik, Ametsek Auzitegi Nazionalean deklaratu behar duelako. Berak lan egiten duen tabernan argazki batzuk omen daude. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Sukia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Sujet proposé: Bizilagunak zarete joan den hogeita hamar urtean. Zu, Xabier, sekula ez zara joan Ametsen etxera, sekula ez da gertatu. Amets, berriz, noiznahi azaltzen zaizu, gaur olioa dela, bihar gatza, hurrena esnea... Eta etxera sartzen zaizunean, egonalditxo bat egiten du; gaur arratsaldeko hiruretan sartu da, zortziak dira, eta ez dela joaten; eta jada ez dakizu nola bidali ere. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa