Recherche general
Nouvelle recherche Exercice: Binaka gaia-emanda Année: 2000Affiner recherche
Données: 53
2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gabonak ere ez daude urruti eta "olentzero gauean" kokatuko gara. Haurrak, Ametsek, bideo-kamara bat jarri du zapataren ondoan, eta hurrengo goizean grabatutakoa ikusi eta Olentzeroren antz handia izan arren, bere aita ezagutu du opariak jartzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Asier Otamendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Lazkano, haurra zara eta zure amak lan egiten du; eta hemen duzu aita zu zaintzen, baina zuk ama nahi eta negarrez ari zara, eta aita lasaitzen saiatu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Nor itsusiago izan lehiaketa batean zaudete. Azken finalera biak bakarrik iritsi zarete, eta zuen artean erabakiko da nor izango den irabazlea. Kanta itzazue zuen ezaugarri garrantzitsuenak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok badakizue lehengo astean Euskaldunan egon zirela bertsolari bi normalean baino neurri handiagoan kantetan. Lehenengoz egon ziren finalean, eta pozik, harro, elegante, suelto... eta denon ahotan dago benetako sorpresa izan zirela. Zuek biok finalaren ateetan geratu zineten. Aukera daukazue orain, finalean zer egingo zenuketen botatzeko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Aritz Lopategi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Oihane, Aritz zure aitak zure urtebetetze egunean auto bat egin dautzu opari; baina, hori bai, argi itxi deutsu hileroko pagea ez deutsula igoko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ekaitz Goikoetxea
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek gaur ezagutu duzue elkar, eta elkarrekin gustatu ere bai. Gau osoan elkarrekin ibili ondoren, iritsi da unea eta ohera elkarrekin sartzekoak zarete. Kendu dituzue arropak eta maindire artera sartzera zoaztela, barrez lehertzen hasi zarete biak. Orain, hor zaudete biak elkarri begira, ohera sartzeko, arroparik gabe, barrez lehertzen. Ezin duzue beste ezer egin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bi egoera oso desberdinetan zaudeten bi pertsona zarete. Zu, Amets, mendian zaude, libre-libre; zu, berriz, Fredi, kartzelan zaude preso. Banan-banan hiru egoera esango dizkizuet. Kanta ezazue bakoitzak bizi duzuen une honetako egoeratik. 1. Egoera: Biluzik zaudete 2. Egoera: Lehengo lekua eta egoeraz gain, maiteminduta zaudete. 3. Egoera: Loak hartzear zaudete Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-22 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Senar-emazte jarriko ditugu; Joxe Agirre Joxe Agirre izango da eta Murua emaztea. Merkealdia aprobetxatuz Donostiara joan dira erosketak egitera. Arratsaldea pasatu dute eta gustukorik andreak ez dio ikusi probatu dituen arropa guztietan. Ez dakit nola etorri izango zareten etxera. Konta ezazue arratsaldeko ibilera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Jokin Uranga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bikote bat zarete eta gaueko iluntasuna aprobetxatuz, leku ezkutu batera eraman duzue kotxea. Halako batean, goxo-goxo zaudetela, hara non abiatzen den kotxea aldapan behera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Amaia Tamara. Bera izatez santurtziarra; eta bere lanagatik lotsagarri uzten ari da euskaldun guztiak. Maia Santurtziko alkateak deitu dio nahikoa dela esanez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-01 Elgoibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hauek andra-gizon berriak dira, Xabier emaztea eta Aitor gizona. Ezkondu berriak dira, baina lehengo ohitura zaharrekoak, sekula ezer egin gabekoak ezkondu arte. Gaur gabea pasa dute elkarrekin, eta goizean gabeko gorabeherak elkarri kontatzen hasi dira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-02-06 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Mixel, pastorala biziki maite duzu eta urte guziz joaten zira, bederen behin, ikusterat, eta zurekin eramaiten duzu zure seme Amets, baina egun erran dizu ez dela gehiago joanen pastoralaren ikusterat. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Eñaut Agirre, Estitxu Eizagirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Estitxu, Gabonetan zure kanpin-denda utzi zenion Eñauti eta orain, Aste Santurako behar duzula eta eskatuta itzuli dizunean, konturatu zara ez dagoela erabiltzeko moduan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-11 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hauek dira bi zestoar guraso, beren alabak futbolean oso onak direla eta orain Europara omen doazela, Belgikara, eta kezkatan daudenak, "zer kirol klase egingo ote dute gero gure alabek Europan?". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur egun garai bateko errota zaharrak konpontzen edo zaharberritzen ari dira eta guk eguneroko ogia lasai jaten dugu, eguneroko ogia ziurtatuta daukagu; baina jakin nahi genuke zuen gazte garaian eguneroko ogia jateko nola konpontzen zineten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-18 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Atzo Bilbo aipagai izan zen askorentzat. Igor, zu zara Bilboren lehena, hain zuzen be Don Diego López de Haro; eta Unai, ostera, oraina, Iñaki Azkuna. Egun osoa alkarregaz pasa dozue, batetik bestera, erreberentzia eta jende artean. Gabaz, afaltzen zagozie bixok mano-mano. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hi, Jon, San Martin Txiki haiz, guretzako beharrezkoak ziren hainbat gauza Basajaunari-eta lapurtzen zizkiena. Orain, San Martin Txikik jakin du, Basajaunak-eta badutela edari gustagarri bat, sagardoa izenekoa, eta Mantxi basajaunarengana jo du edari horren berri jakitera, ona bada, ekartzeko, noski. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hi, Mantxi, ahoa-eta garbitzeko erabiltzen diren zotz horietako bat haiz, eta hi, Egaña, pospollua haiz. Elkarrekin maiteminduta zaudete, baina zuen artekoa ezinezkoa da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-10 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Juan Inazio Begiristain, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Begiristain, urtetan aurrera soltero dagoen baserritarra zara. Ez duzu denborarik andregaia bilatzeko eta ezkontza agentzia batera joan zara. Agentziak neska hau, Peña, aurkeztu dizu. Oraintxe ikusi duzue elkar lehenbiziko aldiz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Aritz Lopategi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aritzek Beñat neska ederragaz ligatu dau hemen jaietan eta hor ibili dira gau osoa tragoka, eta Aritz zelan kaballero hutsa den, berak ordaindu dauz gau osoko gastuak. Heldu dira eguerdiko hamabietara gaupasa egin eta gero, eta Aritzek egin dautso bere proposamentxoa, ia oheratuko direnentz edo; eta Beñat neska ederrak esan dautso baietz, baina lehenago bazkaltzera gonbidatzeko hotel Ercillara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa