Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Arabako Bertsolari Txapelketa (9. 2009)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Hasiera data
2009-02-21
Bukaera data
2009-04-04
Hedadura lekua
Araba
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Deskribapena

Weberako aurkezpena
ABTX’09: sustraiak errotuz

Cosimo eroso egon zitekeen arrama lodi batera igo zen, eta bertan eseri, hankak zintzilik, besoak gurutzatuta eta eskuak besazpietan, burua sorbalda artean hondoratuta, eta txapela kopetaraino sartuta.
Gure aita leihoaren karelera azaldu zen.

- Hor egoteaz aspertzen zarenean hobeto pentsatuko duzu – oihu egin zion.

- Ez dut inoiz hobeto pentsatuko – esan zuen nire anaiak, arramatik.

- Ikusiko duzu, jaisten zarenean!

- Ez naiz inoiz jaitsiko!

Eta ez zen inoiz jaitsi.

Italo Calvino
Il barone rampante, 1957

Cosimok bezala, ideia errotu eta sendo bat dugu guk ere; bertsotan bizi gara. Baina badugu diferentzia bat: zuhaitzera igo beharrean, zuhaizpera goaz. Sustrai bila. Sustraiak bota genituelako aspaldi Araban, eta Arabaren sustraiak jada berezkoak direlako.

2009ko Arabako Bertsolari Txapelketa horretara dator: SUSTRAIAK ERROTZERA. Zuhaitz ederrak sortuko direlako gero, hitz neurtuaren formakoak.



Faseak

  • Arabako Bertsolari Txapelketa (9. 2009) Kanporaketak
  • Arabako Bertsolari Txapelketa (9. 2009) Finalaurrekoak
  • Arabako Bertsolari Txapelketa (9. 2009) Finala
Saioak
2009-02-21 Amurrio Txapelketa
2009-02-27 Oion Txapelketa
2009-02-28 Zalduondo Txapelketa
2009-03-15 Zigoitia Txapelketa
2009-03-22 Aramaio Txapelketa
2009-04-04 Gasteiz Txapelketa
Sailkapena
1. Oihane Perea 609 Puntu
2. Asier Otamendi 588 Puntu
3. Manex Agirre 406.5 Puntu
4. Juan Mario Juaristi 385.5 Puntu
5. Iñaki Viñaspre 365 Puntu
6. Rikardo Gonzalez De Durana 349.5 Puntu
Txapelduna
Perea, Oihane
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin