Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mariano Izeta (9. 2020)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Sariketa
Lekua
Irurita
Hasiera data
2020-12-27
Bukaera data
2020-12-27
Hedadura lekua
Nafarroa
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Deskribapena

Oinarriak
16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamasei bertsolarik hartuko dute parte IX. Mariano Izeta Bertso Sariketan.

2004. urtean antolatu zuten sariketa lehen aldiz, eta bi urtean behin jokatu da ordutik; tarte horretan, ondorengoak izan dira txapeldunak: Jon Barberena, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe, Iñaki Aleman, Aimar Karrika, Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi eta Saats Karasatorre.

Mariano Izetak (Elizondo, 1915-2001) herri kultura eta bereziki bertsolaritzaren alde egindako lan handia eskertzeko helburua du bere izena daraman sariketak. Lanbidez erloju-konpontzailea zen Izeta, baina horretaz aparte lan itzela egin zuen herri kultura eta ondarea biltzen eta ezagutarazten. Egindako guztiagatik, Baztango seme kuttuna izendatu zuten. Idazle, “Nafar Izkuntza”-ko kolaboratzaile, Euskaltzaindiko kide, Baztango hiztegien egile, mutil-dantzen sustatzaile… hamaika kontutan ibili zen Izeta.

Bertsolaritza izan zen bere zaletasunik handienetakoa. 1936. urtean egin zen lehen Nafarroako Bertsolari Txapelketan lagundu eta hortik aurrera hamaika bertso saio antolatu zituen. Nafarroako Bertsozale Elkarteko ohorezko presidentea zen.

Izeta Sariketak, garai batean jokatzen zen Xalto Sariketa edo 2017an abiatutako Bertsokabi Sariketa bezalaxe, Nafarroako bertsolari gazte eta hasiberriei bultzada ematea du xede, plazak eskainiz, haien bertsogintza garatu eta ezagutzera eman dezaten.

Faseak

Saioak
2020-12-27 Irurita Sariketa
2020-12-27 Irurita Sariketa
2020-12-27 Irurita Sariketa
Sailkapena
1. Xabat Illarregi (337,5 puntu).
2. Sarai Robles (329,5)
3. Irati Majuelo (323)
4. Ekhiñe Zapiain (321)
5. Ekain Alegre (291,5)
6. Ainara Ieregi (289)

Finaleko bertso onenaren saria: Irati Majuelo.
Txapelduna
Illarregi, Xabat
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin