Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bizkaiko Taldekako Txapelketa (4. 2024)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Txapelketa
- Hasiera data
- 2024-03-15
- Bukaera data
- 2024-05-04
- Hedadura lekua
- Bizkaia
- Hedadura-mota
- Herrialde mailakoa
- Webgunea
- www.bertsozale.eus/bizkaia/taldekakoa
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Bizkaiko Bertsozale Elkartea - Arduradunak
Narbaiza, Ione - Parte-hartzaileak
Deskribapena
- Oinarriak
- Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Bizkaiko bertsolaritzaren ekosistema osoa,
eskualdez eskualde, eta etenik barik elikatzeko helburua dauka. Baita,
bertsogintzaren oinarria motibatu, finkatu eta garatzea ere.
Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin gura da, hau da, bertso eskolak eta
eskualdeak indartu gura dira. Horretarako, gune ludiko bat eskaini gura du
Elkarteak. Taldekakoa giro informalean eta jai-giroan gauzatzea da helburua.
Batez ere, bertsolari hasi berriei plazarako bidea erraztea, eta arrazoi
desberdinengatik ohiko Txapelketan parte hartzeko motibaziorik ez dutenei
aukera bat eskaintzea. Horrez gain, antolatzaile, epaile eta gai-jartzaile berrien
sorrera ere bultzatuko da (martxoaren 20an formazio saio zabala). Eta zelan ez,
eskualdeen arteko harremana sendotzea da asmoa.
Taldekakoaren helburuak:
Esan bezala, Taldekakoaren helburua Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria eta, era
berean, eskualdeak aktibatu eta indartzea da.
Zehatz esateko, hurrengo taldeak dira indartu gura direnak:
-Bertso eskolak
-Talde teknikoak: gai-jartzaileak, epaileak, antolatzaileak.
-Bertsolariak: bereziki euren burua Bizkaiko Bertsolari Txapelketatik kanpo
ikusten dutenak (hasi berriak, plazak utzita dituztenak…)
-Zaleak
Taldeen osaketa:
Taldeak, gutxienez, sei lagunekoak izango dira, asko 8-10 ingurukoak dira. Saio
bakoitzean ondorengo lanak edo funtzioak egongo dira, kanporaketa
bakoitzeko:
- 3 bertsolari
- 1 gai-jartzaile
- 1 epaile
- 1 laguntzaile
Partaide gehiago ere eduki ditzakete, baina saio denetan egon beharko dute,
gutxienez, sei lagunek goian aipatutako funtzioak betetzeko.
4. edizio honetan, guztira, 16 taldek eman dute izena Taldekakoan, eta 120
parte-hartzailetik gora izango ditu lehiaketak.
Parte hartzaileen perfila anitza da oso: oso gazteak direnak, beteranoak,
aspaldi bertsotik aparte ibili direnak, hasiberriak, Bizkaiko Txapeldunak,
Txapelketetan parte hartu dutenak, edo sekula parte hartu ez dutenak.
Helburua aniztasun hori lortzea zen, eta lortu da.
Taldearen izena Herria / Eskualdea Parte hartzaileak:
Durangalduek Durangaldea
Iruri Altzerreka, Araitz Katarain, Ainhoa Urien, Miren Amuriza, Ixone Asategi, Irune Basagoiti
Estropozu Arrigorriaga
Arkaitz Zipitria Mendizabal, Iker Garitagoitia, Peio Molinuevo, Maider Altuna, Aitor Arrutia, June Aizpurua, Ainhoa Belanco, Izaro Arsuaga, Andrea Bañuelos
Far West Enkarterri-Ezkerraldea-Meatzaldea
Imanol Arrutia, Jon Martinez, Ander Ezeiza, Ander Ucelay, Asier Alcedo, Idoia Anzorandia, Arkaitz Herrero, Ion Barrocal, Aitziber Bengoetxea, Eneko Diego, Gari Morgado
GAZTETU ALA HIL BILBO
Ainhoa Markinez, Enare Muniategi, Ana Picallo, Ainhoa Arregi, Haizea Telleria, Maite Sarasola, Mikel Galarza, Joseba Barandiaran, Javier Martinez
Itallen Larrabetzu
Etxahun Lekue, Sergio Peña, Patxi Gaztelumendi, Leire Etxebarria, Joseba Ortuzar, Peru Berazategi, Julen Gaztelu, Iskander Euba
KARIDADEKO MASOKISTAK URIBE KOSTA
Beñat Lopez, Oier Aizpurua, Josu Landeta, German Kortabarria, Iñigo Kortazar, Aitor Fernandez de Martikorena, Peio Arondo
LauBuru Busturialdea
Aitor Etxebarriazarraga, Mikel Retolaza, Eneko Aldana, Asier Galarza, Jon Arano, Alain Cubero
Laukijjek Durango
Igor Galarza, Bittor Salterain, Paulo Salterain, Unai Iturriaga, Erika Lagoma, Ander Elorriaga
leartiBai+ Lea Artibai
Aissa Intxausti, Josune Aramendi, Garazi Navarro, Nerea Ibarzabal, Xabat Galletebeitia, Oier Azula, Jone Antsotegi, Lurdes Ondaro, Aitor Ruiz
Leioatik Leioara Leioa-Uribe Kosta
Peru Vidal, Inazio Vidal, Beñat Vidal, Xabier Sainz de la Maza, Galder Bilbao, Jon Ortiz
Pirata bertso-taldea Plentzia-Gorliz-Lemoiz-Urduliz
Erlantz Ibargurengoitia, Maialen Markaida, Jon Etxebarria, Peru de Pedro, Joanes Igeregi, Gabi Basañez
Taket Uribe Butroe
Izaro Bilbao, Jone Larrinaga, Mikel Goiriena, Jokin Arriola, Itxaso Baraizarra, Kattalin Arriola, Eneko Elordui, Ibon Larrazabal, Aitor Esteban, Garazi Mendoza, Asier Legarreta, Alaitz Uriarte
Troiako zaldia Busturialdea
Janire Arrizabalaga, Ander Arrien, Beñat Bilbao, Koldo Gezuraga, Jokin Antsotegi, Imanol Ziluaga, Ander Elortegi, Jokin Abaitua
Urruxarrak Durangaldea
Alaitz Areitio, Gorka Lazkano, Peru Magdalena, Hodei Zenikaonandia, Txomin Magdalean, Eneko Abasolo
Zapatilapeko txikliek Gernika
Iker Uriarte, Ibai Amillategi, Julen Ibarguengoitia, Koldo Muñiz, Antton Gorriño, Xabier Enbeita, Inazio Gonzalo
Zornotzako bertso oskola Zornotza
Ander Aldazabal, Beñat Romero, Alain Barañano, Ander Gerrikaetxeberria, Iñaki Iza, Xabier Irakulis, Iker Pastor
Egitura eta sailkapena:
Fase bi izango ditu Taldekakoak: kanporaketa fasea eta finalaren eguna
(finalaurrekoak eta finala).
Egitura:
- 8 kanporaketa. 2 taldeko 8 saio.
- 3 finalaurreko. 3 taldeko 3 saio.
- Finala. 3 taldeko saioa.
Kanporaketa faseko saioak bi talderen artean jokatuko dira, eta
kanporaketako irabazlea sailkatuko da finalaurrekoetara. 8 saioetako
irabazleak sailkatuko dira, beraz, finalaurrekoetara, eta 9. taldea zozketak
erabakiko du.
Kanporaketa bakoitzean saio labur bi jokatuko dira.
Finalaren egunean hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira. Finalaurreko
bakoitzean, 3 taldeek saio bakarra jokatu dute eta saio bakoitzeko irabazlea
sailkatuko da finalera
Epailetza:
Talde bakoitzak epaile bat edukiko du kanporaketa bakoitzean. Horrez gain,
publikoaren iritzia ere kontuan hartuko da.
Bi saioak kontutan hartuko dira kanporaketako irabazlea nor den erabakitzeko.
Talde bakoitzak kanporaketako saio bana irabazi badu, berdinketa apurtzeko
talde agurra hartuko da kontuan.
Gai-jartzailetza:
Saio bakoitzeko gaiak bi taldeetako gai-jartzaileen artean pentsatuko dituzte,
eta aurkezle beharrak ere taldeetako gai-jartzaileek egingo dituzte.
Lehenengo fasearen saioak:
Kanporaketetako datak eta lekuak taldeek lotu dituzte.
Ariketak:
Talde antolatzaileak ariketen proposamen bat garatu du, baina proposamen
hutsa da. Hau da, kanporaketa bakoitzean parte hartzen duten taldeen esku
geratuko da ariketak adostea, hau da, talde biak ados ipintzen badira, beste
ariketa batzuk egiteko aukera daukate.
Ariketen proposamena:
- Hasierako agur puntuagarria: saio bakoitzean talde bakarraren agurra
(gehienez 3 minutu).
- 8H ofiziotan (3 bertso); Talde bakoitzetik bat
- 4 oinak (bertso 1) eta azken aurrekoa emanda (bertso 1); Talde
bakoitzetik bat
- 8t ofiziotan (3 bertso); Talde bakoitzetik bat
- Bakarka (2 bertso); Gehienez, 10H. Talde bakoitzetik bat. 3 poltsa,
bakoitzetik paper bat atera. Poltsa baten pertsonaia, beste baten
espazio bat eta hirugarrenean objektua.
- Potokumeak. Taldeko 3ren artean. Bertsolari batek bertsoa bota ahala,
beste bertsolari biek, txandaka, oinak aurreratuko dizkiote, 8 oin (bertso
1). Gaia, objetua, hitza edo kanta emanda.
- Puntuka. Talde bakoitzetik bat. Pertsonaiak asmatzen. 8t. Asmatu arte.
- Puntuka: Saio bakoitzean talde batek librean puntuka (hasierako agurra
kantatu ez duen taldea) 8t. 6 bertso osatu arte (bakoitza birritan hasita).