Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-11-24 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Martin, Jon
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jon, Aitor aspaldiko lagunarekin geratu zara bazkaltzeko. Ordu-erdi baino ez daramazue elkarrekin, eta dagoeneko bost aldiz jo dio telefonoak Aitorri, eta oraingoan ere hartu egin du deia.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin:
Korrika bizi zera
korrika, presaka
gaurkoz mobilak eman
dizu nahiko lata
bateko deia eta
bestetik whatsapa
bazkaria badaukat
konpainia falta. (bis)

A. Sarriegi:
Nik badet konpania
mugikorrarentzat
ondo hartu ezkero
zure hitzen ertzak.
Orduerdi hartu det
gaurkoan zuretzat
pixka’t hartu det eta
lasai egon behintzat. (bis)

J. Martin:
Lehen elkartzen ziren
horrenbeste lagun
gehienez urrutiko
jendeai bi gutun.
Hara teknologiak
nola jarri gaitun:
urrunekotik gertu
gertukotik urrun. (bis)

A. Sarriegi:
Jon ni jadanik ez naiz
lehengo mutil hura
ta Diputazioan
daramat Kultura.
Egon behar zenuke
nerekin gustura:
hogeita lau orduan
zuen zerbitzura. (bis)

J. Martin:
Nere zerbitzutara
ipina zara zu
baina inkultura zuk
handia daukazu
ez dakit nola egin
behar didazun kasu
telefonoz deituta
hartuko al didazu? (bis)

A. Sarriegi:
Konfiantza handirik
ez izan trastean
ni nago adar jotzen
zabiltzan ustean.
Orain bilera bat dut
lauak ta bostean
geldituko al gera
datorren astean? (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra