Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina:
Nahiz ta lehenago ipintzen nion
itukinari partxea
gogorra bezain ederra izan da
urte hauen balantzea.
Ez da xamurra tabernan sartu
ta kafe bat goxatzea
oraindik ere kosta egiten zait
ardo bat ez eskatzea.
A. Arzallus:
Neronek ere pentsatu dut bai
“Eginen ote dut galde?”
ardo, patxaran eta whiskiak
begi bistan aldez alde
barra hori da amildegi bat
ta gu bere bi maitale
hemen orekan baldin bagabiltz
sendatu garen seinale.
S. Colina:
Tabernan sartu ta ausartu naiz
ni ebaki baten eske
laguntasuna izanik gure
lotura ta zilbor-heste
baina erabat sendatu garen
ez nuke esango hainbeste
nahiz ta bidean aurrera joan
noiznahi erori gaitezke.
A. Arzallus:
Arrazoi duzu arriskutsua
da guretzat hemengoa
amildegitik gerturatzean
tentsio in crescendoa
baina hala ere ni sentitzen naiz
sendatua ta sendoa
guk bi ebaki izanagatik
zauria osatzen doa.
S. Colina:
Hori litzake sinestu nahia
eta ezin sinestua
gogoan daukat Anonimotan
lehen gau hartan aurkeztua.
Nik oraindik ez dadukadanez
panorama amestua
inoiz bidean erortzen banaiz
luza zaidazu eskua.
A. Arzallus:
Emango dizut eskua eta
osasun berri bat opa
utzi ditzagun geure kontu zahar
geure min ta geure kopla.
Nahiz hortarako egokiago
den askozaz ardo kopa
hartu ditzagun kafe kikarak
ta egin dezagun topa.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra