Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus:
Zugan ilusio bat
joan zer gorpuzten
Subijana ta Arzak
hatzez erakusten
zenion “Zenbat izar
Michelin dituzten!”
ba orain ni ari naiz
izarrak ikusten. (bis)
M. Lujanbio:
Azkenaldian motel
geundela nabari
eta nik Subijana
jarri nuen adi
saiatzen ari bainaiz
ari eta ari
emozioa jartzen
gure harremanari. (bis)
A. Arzallus:
Ez da errexa menua
ongi deskribitzen:
onddo papilloteko
han zen eskribitzen
kabiar urardotu bat
horrekin segitzen...
Irakurtze hutsarekin
ni gaixotu nintzen! (bis)
M. Lujanbio:
Porruak binagretan
ta kokotxa batzu
delikatesena zen
egidazu kasu.
Pure ta arrai egosi
zalea zera zu
ba hori nahi bazendun
hementxe daukazu. (bis)
A. Arzallus:
Glamour pixkat emanez
piztu bi kandela
jakizu okerrena
baina zera dela:
etxerako hain nuen
aurpegi zimela
bat’e postrerik gabe
gelditu ginela. (bis)
M. Lujanbio:
Subijanako janak
ze maila ze gradu!
Postrerik ez zegola
egin nintzen kargu
baina ez dago koman
itxura ona du.
Beraz azken puntua
urruti daukagu. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra