Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2017-09-08 Alkiza Jaialdia
Gai-jartzailea
Mujika, Haritz
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Iguaran, Oihana
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Lana
Seinaka gaia-emanda batek besteei
Jarritako gaia
Maialen, zure atzeko horiek bizitza bideratuta dute, baina jakin nahi nuke beren lehen soldata nola edo zertan irabazi eta zertan gastatu zuten.

Deskribapena

Doinua
Iparragirre abila dela
Neurria / Estrofaren izena
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2017-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Neurria:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Amaia gaxte neska fina ta
txintxoa beti bezela
hamabost urte izango zitun
edo hamasei bestela.
Bertso paperen sari
ta bost mila opari
ez nun sinistuko bela!
Hotsek diote makillajetan
gastatu omen zuela. (bis)

A. Agirre
Zure modura presumida naiz
hori daramat senean
milaka euro gastatu nitun
denboraren joanean
nere akne ta grano
azala ez nun sano
beharko hasi lanean
elizan ostu nituen denak
gastatu nituenean! (bis)

M. Lujanbio
Gisa hontako caballeroa
ez da errexa esaten
nola gazte ta diferentea
izandu zan lehen noizbaiten.
Apaizari ostua
ta lehenengo gastua
baxo-erdi gorri baten
zarauztarrikan zauztarrena`re
ardo merkea edaten. (bis)

A. Egaña
Haritz etorri hemen bakoitzan
lehen soldataz galdetzen
Maialen zerbait asmatu dezu
hasi zintezke baretzen:
ibili nintzen aizu
gau-eskolako maisu
artean AEK ez zen
ardo merketan gastatu nuen
ta ez naiz ezer akordatzen. (bis)

M. Lujanbio
Pelukerira`re joaten da ta
rubia ez bada morena
eskaparaten eros dezake
trajerikan dotoreena
opor eta biaje
juerga eder ta aje
zapata pareik onena
soldatarikan oaindik ez du ta
milagroa da honena. (bis)

O. Iguaran
Merkea dana garesti itxuran
agertzen det nahiko arte
pelukeria ez da hain sarri
nere agendaren parte.
Egon zaitea erne
ikasi degu lehen`e
ama ez daukat aparte
ta hari eskatzen segi beharko det
hogeita hamar bete arte. (bis)

M. Lujanbio
Berezia zan, espeziala zan
originaltxoa edo
zozketaren bat izaten zala
urte bukaeraero
talde batean bera
eta berrehun libera
ta behin tokatu ezkero
denek “Phoskitos” erosi zuten
honek Axularren Gero. (bis)

A. Arzallus
Ene Maialen guztia ez da
zeuk esan dezun moduan
nik aingeruen koronaik ez nun
nere buru inguruan.
Nere Phoskitosakin
han nenbilela jakin
beste guztien albuan
Axularrena zuk bezelaxe
gerorako utzi nuan. (bis)

M. Lujanbio
Sagardo edaten gastatuko zun
eta segi, eta segi
gaur egun ere halatxu eiten du
ez da aldatu gehiegi.
Ez ziran mila euro
ta ez bost mila duro
iraganean igeri
Sebastianen lehen soldata
hirurehun marabedi. (bis)

S. Lizaso
Dena ez da zuzen baina ez zitzaizun
oso oker aterako.
Hamasei urte ta bertso deia
jaso nun Mutrikurako
soldata zuten presta
ziren lau mila pezta
hutsik zen karterarako
nahiz ta gehienak gastatu nitun
etxera joaterako. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra