Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2017-09-16 Altzo Jaialdia
Gai-jartzailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Gorostarzu, Iñigo "Etxorde"
Lujanbio, Maialen
Martin, Alaia
Soto, Julio
Jarritako gaia
Badator Euskal Herriko Txapelketa. Amets, txapela zure etxean dago. Atzeko lau hauek saiatu dira egun ezberdinetan zure etxera joan eta zurea den txapela lapurtzen. Baina denak harrapatu dituzu. Kontaiguzu bakoitza zertan eta nola harrapatu zenuen. Eta Ametsen bertsioa entzuten hasita, beste aldeko bertsioa ere konta ezazue segidan.

Deskribapena

Doinua
Iparragirre abila dela
Neurria / Estrofaren izena
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto

Neurria:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Ene Julio iluntze batez
edo ilunabarrean
gu lo geundela geure etxera
sartu zan modu txarrean.
Lapurtu zun txapela
baina mutil txepela
alde egin beharrean
goizen probatzen han bilatu nun
ispiluaren aurrean. (bis)

J. Soto
Ez dut ukatzen ni’re nengola
txapela jantzi desiran
berdin “Ametsek zertarako du?
Hainbeste dauzka segidan!”.
Ispiluan aurrean
txapela gailurrean
ta bi begiak dilindan
bazpa’re erne ibili zaite
ze ongi gelditzen ziztzaidan! (bis)

A. Arzallus
Etxordek ere behin aurkitu zun
zein zan kajoi printzipala
gero alde egiten ahalegindu zan
etxean inor ez zala.
Komuneko leihoa
txiki xamar jaioa
ta hau mutiko zabala
reja tartean han gelditu zan
xagua tranpan bezala. (bis)

I. Gorostarzu
Hendaia aldera hurbildu eta
lapurtzeko zenbat truko
reja tartean harrapatu ta
txapelai beharko uko.
Ez nago txapelketan
ez, sinetsi benetan
aurkezpena zen lekuko
Amets eman, zuk badakizu ta
ez dizudala kenduko. (bis)

A. Arzallus
Alaiak berriz tinbrea jo zun
lapurrentzat ze iraultza!
Eta gainera eskaini zitun
hiru dozena arraultza.
Han bakarra zegon ai!
Ta honek gehiago nahi
zer den kapritxosa gauza!
Esan zun “Hemen bakarra dago
ba ni banoa Zarautza”. (bis)

A. Martin
Ba horrela da ta ez naiz lotsatzen
ez da esan behar dena
berez Ametsek eman baitzidan
hasieratik baimena.
Lau kendu Egañari
sentitu nintzen handi
gero hustu zait barrena
rekorra egin nahi nuke eta
emaidazu bosgarrena. (bis)

A. Arzallus
Ta Maialenek bigarrena nahi
honek’e gose itzela
soinuik ein gabe han ibili zan
nola lientzoan pintzela.
Etxea itxi gabe
atera zen hala’re
ta eramatean txapela
Hernanin gero konturatu zan
berea falta zuela. (bis)


M. Lujanbio
Hernanira joan ta apala hutsik
ez nuen espero bela!
Ni orduantxe sentitu nintzan
inuzentea bezela
ze Euskal Herrikoa
zan ekarririkoa
nik bat iguala nuela
egiz lapurtu nahi niona zan
Iparraldeko txapela. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra