Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Polizia-etxera eraman zaituzte, zu, Igor, prostituta, atxiloturik. Han, Unai poliziaburua ikusi duzu, eta ezaguna duzunez, beregana jo duzu. Hiruna bertso, zortziko handian, Igor hasita.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Hasera baten atxiloketa
ez da izan dotorea,
baina polizi etxera heldu
ta hau da gero ohorea!
Sarri askotan zu probatua
zara gurean ohea,
ta orain berriz hemen gaudenez
proba dezagun zurea.

Iturriaga:
Hemen ez dago oherik, neska,
eta horixe da dena;
zuk delitu bat egin duzu ta
hori da duzun problema;
zuk norbaitekin nahastu nauzu,
ni seguru nago nena,
badut lehengusu sarjentu soil bat
nire antza handia duena.

I. Elortza:
Parkatu baina aurpegi hori
dut nik oso ezaguna;
bestek igoal bai, ez dut sinisten
nik esan berri duzuna.
Lotu nazazu ta gogorretik
hartu nazazu laguna,
badakit sadomasokismoa
dela gustatzen zaizuna.

Iturriaga:
Egia da bai gustokoa dut
kolpetara jolastea,
baina hortarako erabiltzen dut
hemengo jente gaztea.
Kostatu zaizu nire aurpegia
hori ez dela sinestea!
Aizu, neskato, ez dezu nahiko
arrautzak erakustea?

I. Elortza:
Arren hurrengo proposamenai
ez eiozu egin uko,
neri berdin zait menpeko denak
baldin badira lekuko.
Baina goazen behingoz ziegara
berandu egin orduko,
gaurkoagatik askatasuna
baino ez dizut kobratuko.

Iturriaga:
Mila alditan esplikatua,
baina honekin alperrik;
honi ez zaiola sinistu behar
ez dago esan beharrik.
Benga sarjento, sartu Basaurin
nahiz ez dun egin deus txarrik,
eta atera zazue nire
egun libreetan bakarrik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra