Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Egaña, Andoni
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hirurogeita bost bat urteko bi emakume zarete, adiskideak. Bizitza latza eman duzue zuen senarraren ondoan. Zuk, Sustrai, gehiago ezin eta banatzeko erabakia hartu duzu. Andoniri gogorra egiten zaio bide hori hartzea. Hiruna bertso, zortziko handian, Sustrai hasita.

Deskribapena

Doinua
Erreguetan ari nintzela
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Colina:
Erregu asko egiten ditu
ta etxeko lanak guti,
zeozer gaizki egiten badut
bronka sentitzen dut aurki;
senarraekiko ez dut sumatzen
ez beldur ta ez erruki,
bizitza zer den ikas dezala
baina nigandik urruti.

Egaña:
Nik ezingo dut urrunduarazi
ohekide dudan prenda,
nahiz aspaldian hartu-emana
dagon zeharo etenda.
Errutinara iritsi ginen
maitasunetik irtenda,
ta errutina pasata ere
errukia gelditzen da.

Colina:
Lehenago asko maitatzen nuen
ta orain berriz gorrota,
gure artekoa bihurtu baita
eguneroko borroka.
Amodioa bertan hiltzea
ez zait batere inporta,
beste norbaiten morroi izaten
nazkaturikan nago-ta.

Egaña:
Mirestekoa iruditzen zait
azaltzen dezun indarra,
baina nik jasan egin beharko
gure etxeko oilarra.
Nahiz banatzea gerta litekeen
hautu egoki samarra,
ez det jasango gure herriko
beste atsoen marmarra.

Colina:
Zu zaude lasai ni Ortentsiri
aurre egiteko prest nago,
nere burua maitatzen baitut
hoi baino askoz gehiago.
Haizia hartzera bidali zazu,
egin zaiozu hordago,
edo bestela zu hilko zara
senarra baino lehenago.

Egaña:
Oraindik ere badet hainbeste
proiektu ta egitamu,
nere senarra bihurtu arren
nere zoritxarren amu.
Biok berdintsu aurkitzen gera:
zuk pena eta nik damu;
nahiago nuke barruan dezun
indar hori baldin banu!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra