Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Lehenengo zita jarri duzuen bikotea zarete zuek. Arratsalde osoa eman duzue hizketan, baina beste ezer egitera ausartu gabe. Euria hasi du, eta zuk, Maialen, aterki aterki txikia zabaldu duzu. Zortziko txikian, puntuka, zortzi bertso osatu arte.

Deskribapena

Doinua
Mendiko umea naiz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Euriari eskerrak
bustiko al gera?
Egaña:
Ni lehendikan nengoen
umeldu antzera.
Lujanbio:
Zozo honek badauka
motelan tankera;
Egaña:
euri gutxi ari du,
oso lista zera.

Egaña:
Ni ere pozik nago
hor aldamenean;
Lujanbio:
nik nabaritzen zaitut
dardarrak aidean.
Egaña:
Zer egin behar degu
atertzen dunean?
Lujanbio:
Elkarri heldu eta
goxotasunean...

Lujanbio:
Sartu behar genduke
portalen batean,
Egaña:
hori ez litzateke
gu bion kaltean.
Lujanbio:
Zer nahi dezu: argitan
edo ilunpean?
Egaña:
Aukera jarri ezkero,
eskailerapean.

Egaña:
Zedozer egitea
ez da kalterako,
Lujanbio:
baina martxa hontan ez da
asko aterako.
Egaña:
Zer pentsatua badet
puxka baterako;
Lujanbio:
zuri begira nago
amorratzen bapo.

Lujanbio:
Begiratzen du baina
ez da ez mugitzen,
Egaña:
lehenengo neu hastea
ez zait iruditzen,
Lujanbio:
baina ni're zu hasteko
esperoan nintzen;
Egaña:
kaballero bat ez da
horrela ibiltzen.

Egaña:
Ni dandi bat naiz eta
beraz zu aurrena,
Lujanbio:
baina ez dakit nundik
hasi behar detena.
Egaña:
Egingo ote degu
zerbait nabarmena?
Lujanbio:
Zuk ba al daukazu zerbait
erropan barrena?

Lujanbio:
Esan nahi det: ba al dezu
hezurra besterik?
Egaña:
Nik bederen ez daukat
horretxen usterik.
Lujanbio:
Igoal ez da komeni
bertan biluzterik,
Egaña:
probatu ta ez zera
joango tristerik.

Egaña:
Zerbait egin dezagun
sermoiak utzita,
Lujanbio:
mingainean badezu
elegante pinta.
Egaña:
Ni elegantea naiz
ta zu señorita,
Lujanbio:
musu emango dizut
soiletik hasita.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra