Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Puntua: Errepidea sarri / arrisku iturri
Puntua: Ezbehar ugariren / lekuko isila
Puntua: Elkartzen direnean / presa ta alkohola
Puntua: Alferrikakoa da / damutzea gero

Deskribapena

Doinua
Xarmangarria zera I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
4

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Jauregi: Errepidea sarri
arrisku iturri,

Colina: nahiz eta neri oino
ez zaidan etorri.
Sarritan ibiltzen naiz
estu eta larri,
neurria hartu behar
errepide horri.


S. Jauregi: Ezbehar ugariren
lekuko isila,

Colina: gidatzea ez baita
hain gauza trankila.
Denak ibiltzen gara
segurtasun bila,
baina azkenerako
hildakoak pila.


S. Jauregi: Elkartzen direnean
presa ta alkohola,

Colina: bide bazterrerako
seguru odola.
Gaztea ibiltzen da
sarri edonola,
ta bizirik irtenda
ez zaio axola.


S. Jauregi: Alperrikakoa da
damutzea gero.

Colina: Beraz ni damutzerik
ez zazu espero.
Sarritan ibiltzen naiz
ni kotxean ero,
baina hau onartzen dut
arriskau ezkero.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra