Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina
Neurria:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Urterik urte aurrera goaz,
hautsi dugu zenbait kate,
nahiz ta ondotik kritika egiten
dauden mila atorrante.
Oraindik ere bizirik gaude
ta ez zaigu inporta bate.
Batzuk nahiz dauden aparte,
segi borrokan jo ta ke! (bis)
Garenak gara, izaten segi,
izan mesede zein kalte,
orain daukagun gorroto hori
maitasun bihurtu arte. (bis)
Gure egoera nahiz ta batzutan
izan litekeen gordina,
etorkizuna begiratzea
ez ote da atsegina?
Gure barruan berpiztuz doa
borrokako dugun grina;
egin daigun ahalegina
bazterrera utziz mina. (bis)
Ta irriparra bihurtuko da
orain arteko samina,
sentimentuak gainditzen badu
politikoen ezina. (bis)
Momentu hontan nahiz nagusi den
malkoa eta orbaina,
gure ahalegina izan liteke
etorkizunan ordaina.
Bizirik gaude eta aurrera
segi daigun alajaina!
Hartuko diegu gaina,
baikara herri bikaina. (bis)
Ahaztu dezagun zurikeria,
ez da hain erreza baina,
Euskal Herriak gozatu dezan
gure ondorengoek aina. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra