Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Iturriaga:
Tradizionala naiz ni
bizar eta guzti,
modu tradizionalez
gura dut nik busti;
misionero postura
ez dago hain gaizki,
ta hori bai kaltzontzilo
zuriekin noski! (bis)
Colina:
Lehenik igogailuan
goxo bapo-bapo;
parkean izaten da
buruhauste pranko;
kateekilan edo
armariotik salto...
Bizi geran artean
probatu beharko. (bis)
Iturriaga:
Edonoiz ta edozelan
sexuari ekin,
zer etorri litekeen
Sustrai, ezin jakin;
kontuz hainbeste salto
ta hainbeste puentin,
esperimentuak beti
gaseosarekin. (bis)
Colina:
Gaseosa behar da
lagunan epaian,
morbo kontutan gabiltz
hementxe ezbaian.
Nik gero jo behar dut,
ta era lasaian,
Iturriaga bakarka
ari dan garaian. (bis)
Iturriaga:
Ontxe geratu zara
Sustrai barregarri,
zu sexu jardunean
ta ni larri-larri;
naturala izaten
naizenez ni sarri,
ni entzuterako orduan
kondoirik ez jarri. (bis)
Colina:
Gozatu bat hartzea
da nere erronka,
hementxe ibiltzen naiz
jota eta jota.
Belodromoarena
gaur zaila dago-ta,
argirik gabe ere
ez dio inporta. (bis) *
Iturriaga:
Neroni ere egon naiz
horixe pentsatuz,
argiaren kontua
larruari lotuz.
Argia joan ta etorri...
ibil zaitez kontuz,
hori izan liteke
coitus interruptus. (bis)
Colina:
Hori're probatzea
ona da tarteka,
behera, gora, nun kristo
al dago oreka?
Baina buka dezagun
azkar ta lasterka,
neska-lagunarekin
geratu naiz eta. (bis)
*Hori kantatu baino segundo batzuk lehenago argia joan zen oholtza inguruan.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra