Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2006-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2006-01-08 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Erosketetan askotan egiten duzue topo. Harategian sartu zarete. Amets lehenengo eta Maialen ondoren. Beti bezala presaka dabilela, eta ea aurreratzen utziko ote diozun galdetu dizu Maialenek.

Deskribapena

Doinua
Maritxu nora zoaz I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2006-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus: Laugarren aldia da
elkartzen garela
eta berriro ere
ez hartu txartela.
Aurrera pasatu nahi
bestetan bezela;
barka zaidazu baina
zuk dezu gibela!

M. Lujanbio: Gibela jarri zaio
beira gibelari...
Urte askotan erosten
ari eta ari.
Eta zuk zenbat urte?
Juxtu hogeita bi;
errespeto pixka bat
esperientziari.

A. Arzallus: Ez nun hola espero
zure erantzunik
ulertu gabe zaude
lehen neri entzunik.
Gibela atzea da
Hendaian jardunik
atzean gelditzeko
esan nahi nizun nik.

M. Lujanbio: Nahiz ta euskera kontun
zabiltzan hain bapo
ez zera hain abila
harategirako.
Nik hemen egiten det
beti gastu asko;
zuk jamon york xerra bat
bokadillorako.

A. Arzallus: Pauso hoiekin ez nazazu
mesedez zapaldu!
Hitz bidea nahi dizut
bazpa're zabaldu:
kamiseta zahar hori
al zenuen saldu?
Ta semeak praktika
aprobatu al du?

M. Lujanbio: Neri kuerda ematen
aitzen zera usu:
"Zer moduz familia
seme ta lehengusu...?"
Esperientzidunari
hainbeste abusu...
olkiak* ordainetan
jasoko dituzu!

A. Arzallus: Oraintxe eroria
naiz ni disgustoan
nahiz eta ikasia
nintzen iazkoan;
olkiak ordainetan
eta ni sustoan;
aizu horrek zer esan
nahi du Gipuzkoan?

M. Lujanbio: Utz denbora pasatzen
ta ikusiko duzu
ustekabean zerbait
iritsiko zaizu.
Harakin, mutiko hau
serbi zazu aizu;
behi eroena eman
baldin badaukazu!

A. Arzallus: Kaixo harakin jauna
zertan jarri teman?
Gaur gibel bat eraman
nahiko nuke hegan;
ea ba aproposa
topatu ahal dedan...
Beste ipurterre honi
rebista bat eman!

M. Lujanbio: Gibela eskatu du
ez balu bezala!
Nik badakit lehen ere
sobrako daukala.
Hurrengoan bihotza
proba zazu hala;
jakizu jandakotik
egiten gerala.

A. Arzallus: Beti umore txarrez
beti inbiditan
ta ez didazu joko
berriz adarrikan!
Begira egongo naiz
bihar etxetikan
ta hona sartuko naiz
zure atzetikan.

M. Lujanbio: Bai baino oain ez hasi
hain azkar joaten;
aprobetxau behar zaitut
halakoren baten:
enkargutako poltsak
ze karga daukaten...
Mesedez lagun zazu
batzuk eramaten.

A. Arzallus: Boltsa hoiek lurrean
utzi berehala
eta hemen ahaztuko
balitu ojala!
Sei bertso bota ditu
lehen bost bezala...
Nik uste nuen kriston
presa zeneukala.

M. Lujanbio: Lehengusu ta famili
dena zera mintza
pasatzen ez uztea
zen zure baldintza.
Mukizu hauek danak
igualtsu dabiltza:
beti berak behar du
azkeneko hitza!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra