Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2007-09-01 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Imanol aita eta alaba Maialen. Gauza berezia gertatu da zuen etxean, beste etxeetan gertatzen ez den bezala: aitak zahar etxera joan nahi du, eta alabak ez du ulertzen zergatik joan nahi duen.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio: Horretan ere ezin ba izan
zuk beste guztik bezala!
Lehendik banekin kapritxosoa
ta berezia zinala.
Etxean horren ondo zaudela
alde ein nahi dezu aibala!
Uste al dezu zahar etxe hori
Maria Cristina dala?

I. Lazkano: Nik iritzi hau daukadalako
aita ez zazu gorrota
ez zazu pentsa familirako
izango denik porrota.
Eta zergatik egiten dedan
orain behar dizut konta:
zahar etxera pozikan nua
etxian sobre nago ta.

M. Lujanbio: Behin baten hori okurritu ta
ideari segitua;
etxean sobran zaudela... nola?
Zuk daukazu delitua!
Zure aldeko hainbeste lanez
dedan ezin kabitua
baina etxekoen lana ikusten ez
ta kanpoan meritua.

I. Lazkano: Nik hori esan dizudalako
ez zaitez jarri malkotan
egia esan hoiek neronek
bota baititut askotan;
andrea sarri kafetegian
eta alaba bertsotan...
Zahar etxean hobetogo naiz
horrela bizitzekotan.

M. Lujanbio: Gauzak horrela dabilzkigula
pasa da nahiko denbora
igual egia, denbora luzez
ez noa zure ondora.
Gaurkuan behar det Donostiara
kantura, gero Bilbora;
aita nerekin hartu ezkero
igual piztu egingo da.

I. Lazkano: Sendi maitale izandua naiz
nere bizitza osuan
bainan oraingoz hain triste nago
hartu dedan frakasuan;
etxian dira nahikoa otso
nahiz aingeruak auzuan
gaurko egunean haur ta aitonak
beti gaude enbazuan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra