Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-04-12 Getaria Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2008-04-12 Getaria Jaialdia
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Agirreazaldegi, Ainhoa
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Azken urteotan bi edo hiru buelta egin dituzu Kubara, eta badakit gustuko herrialdea duzula. Zer ekarriko zenuke handik Euskal Herrira, eta zer emango zenuke hemendik hara?

Deskribapena

Doinua
Abokatuak deitu berri dit
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-04-12 Getaria Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Herri horretan ikus liteke
pasadizoen ilada
bizi nahi duen herri txiki bat
Kuba besterik zer da ba?
Baina azkenaldin ez dute bizi
oso gorako bolada
gazte jendeak gehiegi dauka
Europarantz begirada.
Etorkizuna asmatu ezinik
sentitzen dudan ikara...
Guk beraiengan dugun fedea
eraman nahi dut bertara. (bis)

Kuban badute etxekoentzako
behar duten aina jaki
gutxi horrekin ondo bizitzen
asmatzen dute galanki
eta ez dute zertan goizero
gauza haundirik erabaki.
Ze gauza gehio eskatu leike
horrelako herri bati?
Euren parrea ekarri nahi dut
irripartsu daude beti.
Gu ez ginake horren tristeak
parre egiten bageneki. (bis)

Ez haientzako ez guretzako
ez datoz errex garaiak
etorkizuna asmatu nahian
ez daude barru lasaiak.
Baina oraindik ez dira heldu
agurrak eta amaiak
guztiok gara gure herriko
harri haundien itzaiak.
Elkarrengandik ikasteak'e
gainditu ditzake nahiak:
haiek hegalak behar dituzte
eta guk berriz sustraiak. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra