Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2002-03-03 Azkoitia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2002-03-03 Azkoitia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Lazkano, Imanol
Lizaso, Joxe
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gai librean

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2002-03-03 Azkoitia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano:
Aldez aurretik izen emana
zen sekulako zerrenda.
Inor ez dago gaur damuturik
bere etxetik ertenda.
Hori guzia ikusi eta
gaur galdera bat sortzen da:
hainbat famatzen den zeru hori
hau baino hobea ote da? (bis)

J. Agirre:
Nik ere zerbait erantzun nahi det
horrek bidea emanik.
Barka zazute astakerien bat
orain botatzen badut nik.
Apaizak eta sankristau jauna
denak hementxe egonik
inor bai al da oain hau utzita
zerura juan nahi lukeenik? (bis)

J. Lizaso:
Behin ere esan baldin badezu
oain esan dezu egia!
Harritze'al zera apaiz jaun hori
gaur honuntza etorria?
Nabarmendu da hemen hurbiltzen
ai dala udaberria
hauxen baitegu txori guziak
biltzen dituan kabia. (bis)

Lazkano:
Garai bateko sinismen hura
galdua daukat kasikan
bainan oraindik nik ez det galdu
zerurako amesikan.
Egunen baten harutz juanda
aurki gindezke pozikan...
Joan behar bada joango gerade
bainan ez dago presikan! (bis)

J. Agirre:
Beraz Lazkano salbatutzeko
badaduzkazu asmuak
baina hortarako luza beharra
da pobriari eskuak.
Zuk aspaldian eiten dituzu
obra kalidadezkuak
baina ez dakit egite'ituzun
obra karidadezkuak. (bis)

J. Lizaso:
Barka Agirre iruditzen zait
ari zera parregarri;
bazkalondoan nola litazke
horrelako saltsak jarri?
Nik apaiz jauna ez dakit bat'e
zeru ederraren berri.
Zerura baina nik nahiago det
Martiritara etorri. (bis)

Lazkano:
Gure Lizasok kupira gabe
egin du bere aitortza.
Honek ideiak garbi daduzka
eta mingaina zorrotza.
Era hortako lagunarteak
poztutzen dio bihotza...
Honek sabela daduka bero
baina sinismena motza! (bis)

J. Agirre:
Guk denok ere fede kontuan
berona degu mingaina.
Lazkanok ere halaxen dauka
Lizasoi esan dio baina.
Kontuak kontu bazkalondoa
degu oso atsegina;
orandik ere zerbait ginake
hola elkartuko bagina. (bis)

J. Lizaso:
Lehenago ere bilerak egiten
ziran alkartasunian.
Aitamen batzuk emate'izkote
oandik noizean behinian.
San Pedro ere umil zeguan
Jesusen aldamenian
bere burua postolo egin zun
ondo apaldu zunian. (bis)

Lazkano:
Kontuak kontu gure Lizaso
umorez ez dago triste.
Nolabait ere emana digu
fedeko hainbat albiste.
Hoinbeste gauza zekienikan
nik behintzat ez nuen uste.
Eleiza ez da ia inoiz juaten
nun ikasi du hoinbeste? (bis)

J. Agirre:
Lazkanorentzat erantzunen bat
nik ez al det moldatuko?
Zuk eman dezun arrazoi hori
gaur ez dizut onartuko.
Zertan zabiltza beti auzoak
nundikan gobernatuko?
Joxe Lizason pekatuak zu
ez zaitu kondenatuko! (bis)

J. Lizaso:
Ez dit ardura Lazkano honek
nahiz kertenkeriak tira;
ta apaiz jauna barkatuidazu
hortik bazaude begira.
Gutxi edo gehio zeruko gauzak
hola azaldu ohi dira.
Kondenatzea libre daukazu
gezurrak baldin badira. (bis)

Lazkano:
Ia sermoia bihurtu zaigu
nahiz eta bertsotan hasi
bazkalondoak eskeintzen baitu
edozertako hainbat grazi.
Nahiz ta askotan piztu ohi degun
errugabe hainbat sasi
guk daukaguna: kontua asko
ta ahal dan ondona bizi. (bis)

J. Agirre:
Halaz ta guztiz ez deu pasatzen
nahi dan hainbeste egun on.
Ahal baldin bada geurea egin
gainuntzekoak hor konpon!
Baina ikusten det edo entzuten dut
nolako zarata dagon...
Alperrik jardun baino ez al deu
hobe alperrikan egon? (bis)

J. Lizaso:
Gauzak narrasten hasi litazke
orain hemendik aurrera.
Lehenago ere holakoa zan
bertsolarien karrera.
Lizaso hola aitzea hemen
Imanol harritzen al zera?
Herririk herri erten behar det
misiuak ematera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra