Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2002-04-20 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Ekaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Abra Saria (1. 2002. Getxo)
Saioa
2002-04-20 Getxo Sariketa
Gai-emailea
Castro, Aitzol De
Bertsolariak / Egileak
Elustondo, Nerea
Goikoetxea, Ekaitz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Seme bat daukazuen bikotea zarete. Ekaitz mutila, Nerea neska. Jaurlaritzak ematen dituen diru laguntzak direla-eta, Ekaitzek bigarren umea ekarri nahi du; Nereak ez dauka hain argi.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2002-04-20 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Ekaitz Goikoetxea

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Goikoetxea:
Mintzagaia ekarri
nahi nuke honuntza
umeen irria da
bizitzaren funtsa;
beste bat izatera
nahi zintuzket bultza
plazer hutsarengatik
da diru laguntza.(bis)

Elustondo:
Zure eskari hori
apal ta xumea
gauzak adierazteko
heldu da unea.
Jaurlaritza izanik
dirudun gunea
beraiek erdituko
al dute umea? (bis)

E. Goikoetxea:
Proposamena ez dezu
egin nahi etxeko
eta horrek jarri nau
kolpetik trantzeko.
Aspaldi zabiltzanez
nagien antzeko
neska bat behar degu
ontzi garbitzeko. (bis)

Elustondo:
Zure arrazoi hori
Beti-betikoa
zergatik ote zera
horren zinikoa?
Neska bat behar dela
ene Jaungoikoa!
Zuk hortan ikastea
ez al da nahikoa? (bis)

E. Goikoetxea:
Jaurlaritzan legeak
badauka diztira
ta ni bizipozten naiz
beraren argira.
Hori diru mordoa
begira-begira
deskuidoan bixkiak
etortzen badira! (bis)

Elustondo:
Bixkien ideia hori
neri ez zait gustatu
zer gertatu liteken
ez al zera ohartu?
Nahiz ta zure diruak
eurotan kontatu
sei mila irabazi ta
milioi bat gastatu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra