Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2004-05-05 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2004-05-05 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.M. Irazu:
Sexologoangana
erantzuna bego
ez pentsa nagoenik
urduri eta ero;
galderan erantzuna
nahi nuke espero
"xirikari" bi "r"
ipini ezkero? (bis)
A. Arzallus:
Hori eginda "Xirrika"
irtetzen omen da
nik hola jardutea
nahi dizut gomenda;
probatu nahi baduzu
hasi zaite benga
baina ez da irakurtzen
egin egiten da. (bis)
A. Agirreazaldegi:
Nahiz saiakeran joan
hainbeste ahalegin
ez diot ateratzen
nahi aina etekin;
nik hitz egiten badut
mutilen batekin
sexu orala al dan
hori nahi det jakin. (bis)
A. Arzallus:
Sexu oralak badu
hamaika oihartzun
eta galderaren bat
ekarri behar zun;
bai, bai, izan liteke
nahi badezu entzun
hori da segun nola
hitz egiten dezun. (bis)
A. Egaña:
Gaztetan izan nuen
arazo grabea:
zakilaren ondoan
grano bat gordea
batzutan horixka zen
bestetan berdea;
orain desagertu zait
zakila ordea.
A. Arzallus:
Nahiz ta begia daukan
ondo borobila
bista dauka murritza
hau ez da abila.
Ez dezu ondo bereizten
aditu mutila
zuk zein dezun granoa
eta zein zakila. (bis)
U. Iturriaga:
Ni onanista nauzu
zalea dexente
normalki eskuinarekin
jotzen diot fuerte
baina ezkerrerantz doa
jartzen bada tente;
hori orekatzeko
modurik ba ote? (bis)
A. Arzallus:
Hasterako eman dit
majina bat datu
onanista edo hori
hortxe dit aipatu....
Ez det ondo ulertu
mutila barkatu
karrera ez dedalako
erabat bukatu. (bis)
I. Elortza:
Bikotean gogorik
ez dut bizitzeko
doble banintz bezela
beti ibiltzeko;
askoz gogo gehiago
nuke erditzeko
nola egin dezaket
haurdun gelditzeko? (bis)
A. Arzallus:
Egin liteke hala
ta egin horrela
baina jarriko dizut
aukera bestela:
jakin gora ta behera
hori dabilela
ta zuk estutu zazu
mikroa bezela. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra