Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertso Eguna (30. 1998. Donostia)
Saioa
1998-01-24 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Murua, Iñaki
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur egungo mundu teknikak erabat harrapatu honetan, jende asko bizi da etxean oso gutxitan egoteko modua izaten duena; eta etxean ez dagoela, aparato bat erabiltzen du lagunei eta deiei erantzuteko: erantzungailu automatikoa. Hauek erantzungailu automatikoak izango ditugu. Lehendabizi Sebastian Lizaso izango da Jon Idigorasen erantzungailu automatikoa. Berak esango digu zergatik ez dagoen etxean, eta beste biek dei bana egingo diote esanaz zeinek deitzen duen eta zer esan nahi dion. Martxan jarri da erantzungailua.
Gaiari oharrak
Beste bi pertsonaien erantzungailu lanak egiten ere jarri zituen Joserrak.

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Garai batean deiei erantzun
nik sutsu bezain gogoko;
azken boladan legeak jarri
uste ez hainbat oztopo;
erantzuterik ez daukat deiai,
erantzungailuak topo
eta ez daukat konfiantzarik
presaka erantzuteko,
irtengo naizen ez baitakit nik
kartzelan nagoelako.

Murua:
Kaixo adiskide bihotzekoa,
zure faltak zer dardara!
Kartzelan zaude, Jainkoak zaitza
bizi guztian anpara!
Herri guztia aterako det
berehala burrukara;
bihar edo etzi, noski berehala,
kalean bilduko gara.
Xabier Arzalluz zure lagunak
utzitako mezua da. (bis)

Lujanbio:
Arratsaldeon, zer moduz zaude
Idigoras mutur zikin?
Ikusten det bai gaur ez zaudela
egongela erdi-erdin;
Mayor Oreja naiz Madriletik
hitz egin nahian zurekin;
harrapatzerik ez nun espero
eta harrapatu ezin;
bakarrikan zan ziurtatzeko
ez dezula alde egin. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra