Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-07-31 Altzo Jaialdia
Gai-jartzailea
Olano, Manuel
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Peñagarikano, Anjel Mari
Soto, Julio
Zubeldia, Iker
Lana
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Askotan entzun dugu, izaeraren arabera, gizakiok baikorren eta ezkorren artean bana edo sailka gaitezkeela. Lehengo batean irakurtzen nuen, ez dakit zuek ados egongo zareten edo ez, ondo informatutako pertsona baikorra ezkor bihurtzen dela. Alegia, pertsona ezkorra ondo informatutako baikorra dela. Bertso bana kantatu behar duzue, sei puntukoa edo gehiagokoa.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Gregario edo laguntzaile naiz
Larogeita hamar urte
Maitasuna da bizi izateko
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Iker Zubeldia

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz
Doinua: Maitasuna da bizi izateko

A.M. Peñagarikano:
Lehen duda-mudan nengola baina
hau da hau errematea!
Badakizue zer egoeran
dagon gaurko gizartea.
Aitortuko det: nik ere badet
errudunaren partea.
Hura dala alkatea
beste hura tenientea (bis)
ta halakoak nahi zuela
dirua eramatea...
Gizarte hontan askotan hobe
ezertxo ez jakitea. (bis)

Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: Baserrian jaio nintzan

M. Lujanbio:
Nola hitz baten laburtu
gizartean imajina?
Injustizia nagusi
eta krisia propina.
Euskal Herri txiki hontan
aspaldidanik samina
bihurtu zaigu nagusi
eta aldendu ezina
ardo goxo behar zuna
nahiz sarritan den ozpina
ilusio behar zuna
nahiz den arantza ta mina
nahiz errezeloak izan
nahiz ta kezkatu jakina
baikorrak izatea da
sortzaileen zeregina.

Neurria: Hamabiko, handiaren moldekoa, 7 puntuz
Doinua: Gregario edo laguntzaile naiz

I. Zubeldia:
Politikan zer gertatzen zaigun
barruak dira irakin
nahiz eta sarri oroitzen geran
gure anai-arrebekin
kartzeletara sartu dituzte
ezer ezin degu egin.
Hala eta guztiz en fin
bizi gera berdin-berdin. (bis)
Lehenagokoek esandakoa
neronek ere banekin
zenbat ta gehio sufritzen dala
zenbat ta gehiago jakin. (bis)

Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: Baserrian jaio nintzan

S. Colina:
Bitan zeinek agintzen du:
bihotzak ala barrenak?
Soluziorik ez bada
ba ote daude problemak?
Informazioak ezkor
bihurtzen al gaitu denak?
Kontrako ejenplutzat dauzkat
bake prozesuen temak:
lehenbizi piztu gintuen
ETAkoen su-etenak
ta euforia zabaldu
du Bilduren garaipenak
entzun Arnaldoren hitzak
edo Egigurenenak
informatuen daudenak
ez al dira baikorrenak?

Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: Larogeita hamar urte

J. Soto:
Nik jakin ez dakit asko
nere adina tarteko
naizela Julio izenez
ta Soto abizeneko
ochentaisietekoa
ta alturan ia bi metro
aita Pedro ama Kontxi
eta anaia Alberto (bis)
dudala border coli bat
“Guau” egiten du jateko
dauzkadala hogei behor
larre behor izen peto
ta bestela ez dakit ezer
gauzak garbi esateko
baina badakit guztia
zoriontsu izateko. (bis)

Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: Baserrian jaio nintzan

U. Iturriaga:
Bizitzaren lezio bat
izango zan hori klaro
baikorretik ez gaitezen
inozotara igaro!
Jakintza obligazio bat
izan leikela ta nago
errudunak ez baitaude
beti gugandik harago.
Baina halere nigandik
baikortasuna ez itxaro
eszeptikoa baino naiz
edanzalea gehiago
botila erdi hutsik bada
nik ematen diot trago
ta horrela erdi beteta
ikusten dunik ez dago.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra