Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia
Gai-jartzailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ahmed Baraudi izeneko etorkin marokoarrak idatzi du gutun bat prentsan aste honetan. Xenofobiaz kexu da. Oinarrian dio hezkuntza dela guzti honetatik aterako gaituena. Esaera arabiar batekin amaitzen du gutuna: “Ez hitz egin gaizki iluntasunaz, piztu ezazu argi bat”

Deskribapena

Doinua
Gure aurreko guraso zaharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azal ilunak gara gehienak
agian ilunegiak
argizarizko zuritasun bat
badu zure aurpegiak.
Nahiz ta zu zaren hemen nagusi
zu ta lagun beste biak
nola ezagutu ahal dituzu
iluntasunen egiak?
Gauez iluna jeisten denean
ixten dituzu begiak.

Gerra garaian itxaropen bat
piztu liteke luzaro
ezintasunak irudimena
besteek baino lehenago
goseak zenbat ideia bitxi
ni neu sinistuta nago.
Poeta bati aditu nion
ta ahaztuz gero akabo::
ilunak beti argitu izan du
argiak baino gehiago.

Beraz etzazu ezagutzeke
aipatu gure bizitza
ignorantziak duen hitz hori
hain da triste ta murritza..
Zatoz gugana azken finean
biak ondoan gabiltza
ta ba al dakizu guk nola piztu
genezakeen argi printza?
Sarri aski da begirada bat
ta are gehiago hitza.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra