Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016)
Saioa
2016-11-12 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sustrai Hillary Clinton zira, eta Amets, Donald Trump. Hauteskundeetako emaitzak atera berri dira eta ohi den bezala, Clinton, Trump telefonoz deitu duzu.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sustrai :
Zure jarrera ez da
txorien alpiste
hiru egunetik behin
baitzinen albiste
gaur irabazi duzu
ai ene, ze txiste!
Finantzak pozik daude
ta mundua triste. (bis)

Amets :
"Hi, Hillary, how are you?"
Ni arras ongi hemen
jendea zure alde
jarria zen omen
diferentzi haundia
zinuen bederen
ni ere harritu naiz
zonbat "trumpatu" den. (bis)

Sustrai :
Jada nigar malkorik
ez nezake xuka
pentsa, Bill senarra're
heldu zait muxuka
zu berriz harro zaude
garaitu nauzu ta
baina jende aurrerako
ez ahantzi peluka. (bis)

Amets :
Ahantzi itzazu ene
bilo eta buru,
lanean hastea dut
nik lehen helburu
beharbada taldean
beharko zaitugu
Hong-Kongo enbaxadan
norbait behar dugu. (bis)

Sustrai :
Mundu hontan ez daude
zu bezalako bi
nahiz neretzat ez duzun
aski kategori
lasai, nik ez dut nahi ta
Hong-Kongen erori
baina senarrarentzat
ongi dago hori. (bis)

Amets :
Senarra igor zazu
hartuz Hong-Kong kabi
baina Etxe Zurian
zenbat zerbitzari,
nik hemen segiko dut
trailari trailari!
Senarrai goraintziak
adio Hillary! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra