Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2016-12-10 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iratxe Ibarra, Oihana Iguaran, Fredi Paia
Bertsoa entzun |
2016-12-10 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iratxe Ibarra, Oihana Iguaran, Fredi Paia
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
F. Paia
Hortxe da Mañu gure Gregorio
aurrean dot aurpegia
beragaz beti gustora pasa
gendun bertso afaria
berari esker ikasi gendun
nik zelan edan whiskia
Amerikara joan ezkero
zer dan kolore gorria…
Autentikoa pertsona eta
nire eredu haundia.
O. Iguaran
Bertso eskolan entzun nuen behin
bere izena ta hara!
Lehen une hartan bere hizkera
zan entenditzeko traba
ta pixkanaka hizkuntza bera
egiteko kapaz gara.
Mañu mitoa ezagutu nun
ta urte batzutan jada
lehenengo aldiz det aurrez aurre
Gregorio Larrañaga.
A. Arzallus
Uztapide hain osoa bazen
ta Xalbador hain sakona
gutxien uste zuten garaian
Jainkomendin Maradona
eta bidea luze egin du
hasi zen garatik hona
baina neretzat Mañukorta da
berezia bezain ona
bertsogintzari lehen ez zeukan
forma bat eman diona.
I. Ibarra
Nik herrikide dot Mañukorta
baserritarra umila
bere buruai deitzen deutsana
Jainkomendiko mutila.
Gazte nintzela esaten eustan
“Emon niri egur pila”.
Referentea da niretzako
bertsotan oso abila
ta espero dot gazteentzako
horixe izan dadila.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra