Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Nazioartean kontratu garrantzitsuak lortu izan dituen euskal enpresa bateko komertzialak zarete. Negozio ekimen bakoitzean milioi asko jarri ohi dituzue jokoan. Aitor, Sustraik esan dizu ezin duela erantzukizuna gehiago jasan.

Deskribapena

Doinua
Dozena bat bertso berri A
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi:
Ai, aitzakiak aitzaki
zure hutsen adabaki
ez dakizula zure burua
nun, nola ebaki?
Hartu zenbait erabaki
hobe izan honen zati
lana ekartzen diogulako
herri oso bati. (bis)

S. Colina:
Mundu hontan lau ertzeko
sentitzen gara etxeko
trenak saltzen gu gabiltzalako
espabilatzeko.
Ni ez nago prest CAFeko
zamak niregan hartzeko
ta gutxi falta da nere trena
deskarrilatzeko. (bis)

A. Sarriegi:
Presio latza zainean
lehenean ta orainean
kontratu asko sinatu ditut
ahal dudan heinean.
Ez fijatu orbainean
estres horren ordainean
guri esker doa ekonomia
gurpilen gainean. (bis)

S. Colina:
Krisi internazionala
gugana iritsi ahala
sentitu ginen bikote haundi
eder ta mundiala.
Hago* ahituta bezala
beti petxuan puñala
ta iruditzen zait hurrengo trena
ni gabe doala. (bis)

A. Sarriegi:
Ulertzen dut zuk esana
baina hori ez da dana
ez zazu ahaztu guk nola josi
dugun iragana.
Izan arren nahiko zama
heltzeko herriarengana
norbaitek egin behar du beti
sukaldeko lana. (bis)

S. Colina:
Beti jartzear brotxea
urrean ez bada brontzea
ta azkenerako asko estutu
zaigunez korsea
sukaldarien posea
dugunez holakoxea
ez ahaztu gaurko ogia dela
biharko gosea. (bis)

*“Hago” esan zuen, pentsa daiteke “Nago” esan nahi zuela.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra