Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Elortza, Igor
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Bikote hasiberria dira Sustrai eta Igor. Jatetxe batera joan dira erdi ezkutuan inork ikus ez ditzan. Ezaguna besterik ez dago.

Deskribapena

Doinua
Ezagutu zuenak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Jo, hoiek dira zure
aita eta ama!
I. Elortza: Bisigua irensten
badaukat bai lana!
S. Colina: Ta haiekin dagona
ez al da amama?
I. Elortza: Laister telebistan da
gure harremana.

I. Elortza: Ta hiru bikote ohi
ere badauzkat hor
S. Colina: hain ligoia zinenik
ez nekien Igor!
I. Elortza: Uste al zendun ez zela
zure aurretik inor?
S. Colina: Lasai ex-en kuadrilla
oraintxe baitator.

S. Colina: Eta agian dauzkat
zuk baino gehiago
I. Elortza: zu jeloskor zaude ta
ni zalantzan nago.
S. Colina: Orduan ardoari
hobe eman bi trago
I. Elortza: eta ateratzea
beste hiru ardo.

I. Elortza: Kontxo, zerbitzaria
hau ere nire exa!
S. Colina: Horrexegatik dauka
zerbitzeko presa
I. Elortza: oraindik izango da
hamaika sorpresa!
S. Colina: Hortatik libratzea
ez dago erreza.

S. Colina: Jo, ta nere kuadrilla
sartu da atetik!
I. Elortza: Zeuk esango zenien
harrotzeagatik
S. Colina: zuk erakutsi nahia
neukala badakit
I. Elortza: sorpresa hartuko dute
bai gaurkoagatik.

I. Elortza: Hainbeste ezagunekin
nago urduritzen
S. Colina: baina segitzen duzu
mundua txunditzen
I. Elortza: beste zereko zera
hasi zait larritzen
S. Colina: gaur egingo dugunik
ez zait iruditzen.

S. Colina: Agian kumunera
joan behar genuke
I. Elortza: jontxo, hori esateko
zai kasik bi urte!
S. Colina: Han norbait zai dugula
badakizu zuk´e
I. Elortza: ea berotzen garen
larrialdion truke.

I. Elortza: Ta barruan geratu
atea itxita
S. Colina: gauza onik ez baita
hona iritsita
I. Elortza: bihar kontatzeko ere
da kontu polita
S. Colina: hurrengoan etxean
jar dezagun zita!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra