Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-09-08 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2017-09-08 Donostia Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Zubeldia, Iker
Lana
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kataluniaren alde zerbait egin behar zenutela eta, Castell bat, giza dorre bat, egitea pentsatu duzue. Egaña, Uxue eta Mendiluze beheran jarriko zarete, erdi bidean Lujanbio eta Zubeldia jarriko dira eta gora, puntara, Amets igoko da.

Deskribapena

Doinua
Bedeinkatua izan dedila I-B
Neurria / Estrofaren izena
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
18

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2017-09-08 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia

Neurria:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Amets puntako jarrita gaude
proportzio ederrean
beti izan du burua zerun
eta bi hankak lurrean.

A. Egaña
Baina oinarrian gauden hiruok
indarrez gaude bajuak
mila pusketa egingo dira
Ametsen antiajuak.

U. Alberdi
Gailurra ez da altua izango
txikiak geran heinean
Maialen jartzen baldin badegu
nere sorbalden gainean.

I. Zubeldia
Nere ustetan marjinatuak
Maialen ta biok gera
Erdi-erdian utzi gaituzte
ez gora eta ez behera.

M. Lujanbio
Hiru solairu egin behar dira
ta argi geratu bedi:
Iker eta ni erdia gera
baino Amets bat eta erdi.

A. Arzallus
Iker ta Maialenen gainera
igoko naiz salto baten
baina dexente kostatuko da
hauek geldirik egoten.

A. Mendiluze
Andoni ta ni paretsu gaude
baina jeisten da horrea
gurea ez da castella izango
baizik Pisako dorrea.

A. Egaña
Ni lasai hemen kataluniarren
abesti hura medio
hain xuxen ere kantatzen baitut
“Agure zahar batek dio”.

U. Alberdi
Ta txapeldunak jarri behar dula
gure castellaren ginda
Amets goraka dijoa baina
Maialen mugitu egin da.

I. Zubeldia
Igual Andoni bialduko degu
hor azpitio gorantza
gure castellak hartuko luke
Altos Hornos baten antza.

M. Lujanbio
Oso arrisku haundiak dauzka
gure gaztelu gotorrak
lehenengo pisu hortan dauzkate
buruak irristakorrak.

A. Arzallus
Baina problema da Madrilen`e
nola mugitzen ai dian
ejertzitoa etortzen bada
utz nazazue airian.

A. Mendiluze
Baino Amets ezin Maialenekin
maila bat gorago joan
gainetik ez du inor onartzen
gehienera`re ondoan.

A. Egaña
Behian ta erreaz geratuko nauk
Iker Zubeldia maitea
Altos Hornosa baino hobe dek
txondor zahar bat izatea.

U. Alberdi
Ni`re pesekin hortxe jardun naiz
oinarria entrenatzen
bien artean eutsi nahi dute
ta ez naute kontuan hartzen.

I. Zubeldia
Uxuen gainen jarri naiz eta
ai a zer nolako mina!
Hanka opoan sartu dit eta
begi ondoko piercinga.

M. Lujanbio
Ta Ametsek`e gora bidean
kolpea ta harramazka
hau da tipoa gora igota`re
eskuak patrikan dauzka.

A. Arzallus
Baina Iker ta Maialenen burun
nere oinak beheruntz pusa
batek dirudi almoadatxo bat
eta besteak kaktusa.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra