Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia
Gai-jartzailea
Alberdi, Uxue
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jakingo duzue gaur, hemendik hiru ordura jokatuko den Realaren eta Bartzelonaren arteko futbol partidan Maialenek ohorezko sakea egingo duela. Baina ez pentsa bertsolaritzaren Messiri erraza egin zaionik erabakia hartzea. Nahiko buruhauste eman dizkio ohorezko sakeak. Izan ere, Amets eta Maialen, zuek futbolzaleak zarete. Gozatu egiten duzue futbolarekin. Baina baita sufritu ere. Zer da futbolean gozagarri egiten zaizuena? Eta zer gorrotagarri? Zer kontraesan sortzen dizkizue eta zer daukazue esateko zuen kontraesanen alde?

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Hobe ez entzun zaleak oihuz
haiei esaten diena
“Maricòn” eta “Puto negro”ka
ia-ia partida dena
ze ebasio fiskala eta
ze dirutza horiena!
Ederrena da jokoa baina
jokoa da gutxiena.

A. Arzallus
Ekialdean zenbat ilunpe
sartaldean zenbat eki!
Mundu petral hau ostikoz jotzen
Pelek bezala baneki!
Okerrena da nahiz maite izan
Erreala ta Athleti
munduko minez anestesiatzen
laguntzen dutela beti.

M. Lujanbio
Urruti heltzen da propaganda ta
laister itzaltzen kritika
jendeak duen harrokeriak
eragiten dit goitika
“Ez zaite izan debila” eta
“Ez zaite izan marika”
hori da ur denak barruan dauzkan
gizonkeria fabrika.

A. Arzallus
Eta askotan geure mira ere
beste denen salatari
pentsatuz ze gauz kontraesankor
bat delarik futbolari.
Munduko gaitzik okerrena da
baititu milioi ugari
ta gauz txiki bat eginez gero
bilakatzen da gudari.

M. Lujanbio
Eta orduan zertara goaz
gauzak badira horrela?
Futbolak Euskal Herrian baitu
eragin sozial itzela
eta jakinik euskaldunak ta
bertsozaleak direla
pozoinak pozoin sinestu nahi det
bestela izan litekeela.

A. Arzallus
Jakinik zirko haundi bat dela
ta diru hutsezko talde
gure malko ta izerdi denak
hor doazela debalde
geure lana da energi hori
ta indar hori bestalde
nola itzuli geure hizkuntza
ta kontzientziaren alde.

M. Lujanbio
Erdira irten ta ostiko jo
ta ez dit emango penik
mundu guzian ikusiko da
halere bertan gehienik
eta hemengo erdaldunentzat
izan liteke onenik
batzuk jakin`e ez dute egingo
hemen euskara badenik.

A. Arzallus
Eta Munduko Kopan Maialen
haundi txikien bataila
maiz justizia poetiko bat
berdegune ta harmaila
Euskal Herria helduko balitz
nahiz orain dirudin zaila
neure buruaz lotsatu arren
margotuko dut masaila.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra